

Irudia handituJavier De Andres Arabako diputatu nagusirako PPren hautagaia. Argazkia: EFE
Ez dira sukaldari profesionalak eta ez dute Michelin izarrik, baina gure politikariak sukaldean eroso daude eta trebeak dira hainbat plater egiten.
Adibidez, Txarli Prieto PSE-EEren Arabako ahaldun nagusigaia gastronomia onaren maitalea da, erlojuari so egin barik sukaldaritzaz gozatzearen zaletasuna. Bere sukaldean ez dira falta belar usaintsuak. Are gehiago, berak lantzen ditu.
Xabier Agirre EAJren Arabako ahaldun nagusigaiarentzat patata tortillak ez du sekreturik. Bere herriko jaietan tortillak egiten eta aurreskuak dantzatzen ikusten dute maiz.
Dantzaria da duela urte askotatik, baina haren trebetasun nagusia bikotean 'rock and roll' dantzak dira, alderdikide batek EFEri aitortu dionez. Bazkalostean, ebaki kafeinagabea edaten du. Hori bai, sakarinarekin, eta ez oso bero, ez baita gai gauza oso beroak edateko. "Nire ahoa ez dago amiantoz egina", entzun diote inoiz.
Odon Elorza PSE-EEren Donostiako alkategaia te zale amorratua da, eta infusioak egiten aditu dela esan ohi du.
Iñaki Azkuna Bilboko alkategai jeltzaleak tradizioa du nahiago, hala nola bakailaoa pil-pilean eta legatza piperrekin.
Beste hautagai batzuk koipeetatik ihesi daude, plater osasuntsuen zaleak dira. Javier Maroto PPren Gasteizko alkategaia da horietakoa. Entsaladak, arrainak labean eginda eta kirola egitea, hori haren menua.
Dena dela, gizakia denez, ez die ezetz esango urdaiazpikoari, gaztari, odolosteei eta txorizoari.
Javier de Andres PPren Arabako ahaldun nagusigaiaren onddo risottoa ospetsua da alderdikideen artean, baina benetako zaletasuna argazkilaritzan du: farmazia zaharren argazkiak egiten ditu, eta bilduma mardula dauka dagoeneko.
Iñaki Aldekoa Aralarren Arabako ahaldun nagusigaiak ez du zalantzarik: txitxarroa labean eginda, baratxuriekin eta piperminarekin, hori haren plater gustukoena, Errioxa arabarreko ardoa lagun, betiere.
Idoia Zapirain Bilduren Arabako zerrendaburuaren sukaldea lurraldeko eta urtaroko produktu bete dago, eta bere sagar-tartak arte-lanak omen dira.
Jose Navas EBren Gasteizko alkategaiak ez du gustuko sukaldea, baina bai jangela: muslari amorratua da, joko horretan maisua, antza.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: