Eitbcom


2009ko urtarrilaren 08a

Irratia

Euskadi Irratia

Gerenabarrena: "Niretzako hiruko gobernua aukera onena da. Ibarretxe da daukagun balorerik onena. Baina, ez dut baztertzen PSE-PP gobernu bat osatzea Jaurlaritzan"

avatar Publikatua 2008/12/02 | Iruzkinak: 0
EAJko Araba Buru Batzarreko presidentea eta Vital kutxako presidenteordea elkarrizketatu dute "Faktoria"n.

gerenabarrena1111

Kutxaren porrotaz aritu da ere Gerenabarrena: "Hiru kutxen bat-egitea posible da. Noiz ez dakit. Baina, orain PSEk ekarri du porrota. Goyo Rojo Vital-eko presidenteak ere hiruko bat-egitea nahi du." Euskararen Eguna den honetan Gerenabarrenak ere honako adierazpenak egin ditu:  "Euskaldun batentzako, gaurko eguna garrantzitsua da. NIretzat are gehiago, arabarra izanik. Zorionez Gasteizen geroz eta gehiago erabiltzen da euskara"

Asteazkeneko "Faktoria" martxan da dagoeneko eta honako gaiak dakartza gaurkoan: Fito Rodriguez Euskal Idazleen Elkarteko presidentea elkarrizketatuko dugu.Eta 11etan Kaki Arkarazo soinu teknikari, ekoizle eta musikaria elkarrizketatuko dugu.


  • Bozketak
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea