Eguerdian hasiko da "Aperitifa" irratsaioa Euskadi Irratian. Urko Torre falkoneroa elkarrizketatuko du Garikoitz Udabek. Irabazi berri du Falkoneroen Nazioarteko Espainiako txapelketa Leonen, Tximista bere hegaztiarekin. Txoriekin duen erlazioaz, lehiaketez, eta falkoneriaz arituko dira hizketan ordubata arte.
Makala DJ-a ere bertan izango da eta ordubata arte berak jarriko dio irratsaioari musika. Igor Zalakain sukaldariaren errezeta jaso ostean amaituko da "Aperitifa" irratsaioa Euskadi Irratian.









