
Lampreko txirrindulari izandakoa, pasa den urteko maiatzean Romandiako itzulia korritzen ari zela eman zioten albistea: martxoaren 3an egindako kontrol batean testoteronarekin positibo eman zuen.
Kasu horietan, 2 urteko zigorra jasotzen dute txirrindulariek. Baina Kirol arbitraiaren epaitegiak, pasa den urriaren 20an jakinarazi zion, zigor hori 6 hilabetez murriztuko ziotela. Gauzak horrela, bihartik aurrera berriro ere profesional moduan bizikleta gainean jarduteko moduan izango da Patxi Vilak.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:
