Osteguna, 2009eko urtarrilak 8
Kalaka
Zeresana ematen duten gaiak eta lagunak bilduko dira astean behin "Kalaka" eztabaida-saioan.

Xabier Euzkitzek aurkeztuko duen saioan elkarrizketak izango dira, albiste diren gertakarien muinera joko dute, lehen eskuko informazioaren bila ibiliko dira, zuzeneko testigantzak bilduz, eta gai horiei buruzko eztabaida egingo dute platoan, zortzi-hamar solaskiderekin.

Kazetari azpeitiarrak hainbat jende bilduko du bere inguruan, gizartea aztoratzen duten gaiak jorratzeko. Iritzi kontrajarriak eta ikuspuntu anitzak azaleratu eta guztiok kezkatzen gaituzten gaiak aztertuko ditu.
Hizkuntzaren erabilera politikoaz, urriaren 8ko "Kalaka"n.

Xabier Euzkitzek Juan Mari Arzak elkarrizketatuko du. Sukaldari ospetsuari Euskal Herritar Unibertsala saria eman diote.

Informazio gehiago>>>

Kalaka
Xabier Euzkitze, saioaren aurkezlea Asteazkenero, 22:05ean