
Gizonezkoen C-1ean, finalerako sailkatu dira Jon Ergüin eta Ander Elosegi. Finalean egotea ez da sari txikia, baina bertan ezin izan dute azken bi postuetatik aurrera egin. Elosegi bederatzigarren izan zen eta Ergüin hamargarren.
K-1eko emakumezkoen finalean beste horrenbeste gertatu da, Maialen Chorrautek lortu zuen bertara sailkatzea, hamargarren postuan amaitu zuelarik.
Joan Crespo K-1eko finalerdietaraino iristi zen. Bertan, hamairugarren amaitu zuen, eta ezin finalerako urratsik eman. Aitor Goikoetxea eta Jon Larrañaga gazteak nazioarte mailako txapelketatan lehen urratsak ematen ari dira. C-2ko sailkapen proban hogeita bigarren amaitu zuten.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: