2010eko martxoaren 22a
eitb.com

Kirolak

Igoera postuetan

Reala-Recreativo (1-0): Griezmann, golegilea

Sara Lavado - 2009/11/07 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Jokalari gazteak 76. minutuan sartutako golak garrantzi handiko garaipena eman dio Martin Lasarteren taldeari partida kaskar batean. Emaitzak eta sailkapena.

Inprimatu Inprimatu

Realak garrantzi handiko garaipena batu zuen Anoetan Huelvako Recreativo 1-0 mendean hartuta. Griezmann gaztea izan zen partidako golegilea.

Txuri-urdinek hasi zuten hobeto, arrisku handiarekin, baina minutuek aurrera egin ahala hasi ziren Recreko jokalariak nagusitzen eta Realaren jokoa ondo geldiarazi zuten.

Agirretxek eta Ansotegik izan zuten Reala aurreratzeko aukera, baina lehen zatiko azken laurdenean Javi Lopezen gizonak aritu ziren hobeto argi eta garbi. Aitor Tornabaka eta Emilio jokalarientzat izan ziren abagune onenak. Galduta zebilen Reala. Atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan gutxigatik ez zuen Pablok gola lortu eta hurrengo jokaldian bete atean sartzeko zorian izan zen Mikel Gonzalez.

Lehen zatia bukatu zen moduan hasi zen bigarrena, Recreativoren nagusitasunarekin. Dena den, oso irekia zegoen partida eta edozer gauza gerta zitekeen. Txingorrarekin batera heldu zen Realaren gola. 76. minutuan Griezmann gazteak baloi ona jaso eta Guaita Recreativoko atezaina jaurtiketa gurutzatu batekin gainditu zuen (1-0).

Urrezko hiru puntu eskuratu ditu Lasarteren taldeak eta Lehen mailera igotzeko hautagai sendoa dela berretsi du.

Fitxa teknikoa:

1.- Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Rivas (Bergara, 60'), Aranburu, Griezmann, Xabi Prieto, Nsue (Sergio Rodriguez, 65'); Agirretxe (Carlos Bueno, 75').

0.- Recreativo Huelva: Guaita; Raul Camara, Bouzon, Troest, Peña (Corcoles, 56'); Javi Fuego (Barrales, 82'), Emilio Sanchez, Carmona, Pablo Sánchez (Jesus Vazquez,  63'), Tornavaca; Colunga

Gola:

1-0, 76': Griezmann.

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en




Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako edukiak