
Irudia handituIurbentiak ezin izan du Real madrilen jokoa geratu. Argazkia: EFE
Iurbentia Bilbao Basketek Vistalegren jokatu zuen Real Madrilen aurka, inoiz irabazi ez duen kantxan.
Norgehiagoka erritmo itzelarekin hasi zen. Iurbentiak lortu zuen norgehiagokako lehen saskiratzea, baina 0-2koaren ondoren, madrildarrek hiru hiruko jarraian sartu zituzten. Dena den, azkar berdindu zuen partida Iurbentiak (10-10). Ondorengo minutuetan bi taldeek erraz saskiratu zuten hiruko marratik eta lehen laurdena etxeko taldearen aldeko 23-20ko emaitzarekin bukatu zen.
Bigarren laurdenaren hasieran ere hirukoen jaialdia ikusi ahal izan zen. Indarrak oso parekaturik zeuden eta laurdenaren bukaerarko 6 minutu falta zirela partida guztiz berdinduta zegoen (28-28). Berdinketa eta gero, Real Madrilek 13-0eko partziala lortu zuen eta norgehiagoka apurtu ere (41-28). Azkenean, merengeen aldeko 13 puntuko abantailaz iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira (47-34).
Hirugarren laurdena 4-0eko partzialaz hasi zuen Real Madrilek. Ondoren, Iurbentiak puntu bat lortu zuen falta pertsonal bat sartuz eta ordutik aurrera bi taldeetako batek ere ez zuen bost minututan saskiratzerik lortu (51-35). Momentu horretatik aurrera Real Madrilek ez zuen arazorik eduki eta 66-45eko emaitzaz bukatu zen hirugarren laurdena.
Azken laurdenean, Real Madrilek gozatu egin zuen eta 21 puntuko abantail horrekin jokatu zuen. Merengeek ez zuten arazorik izan eta garaipena lortu zuten 84-74ko emaitzaz.
Fitxa teknikoa:
84 - Real Madril (23+24+19+18): López (5),Bullock (14), Hosley (4), Hervelle (5), Hamilton (-) -hasierako bostekoa-,Reyes (14), Mumbru (8), Massey (14), Llull (15) eta Tomas (5).
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: