2010eko martxoaren 21a
eitb.com

Kirolak

Tenerife-Reala (1-1)

Garaipen zaporea duen berdinketa lortu du Realak

2008/11/16 |
Iruzkina egin

Lilloren taldeak ez du joko ona erakutsi eta Tenerife askoz gehiago izan da, baina Labakak azken minutuan lortutako golari esker puntu bat eskuratu du.

Inprimatu Inprimatu

errealaIrudia handitu

Realak puntu bat lortu du azken minutuan lortutako golari esker. Argazkia: EiTB

Realak Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian irabazi nahi zuen garaipen hori lesionaturik dagoen Iñigo Diaz De Ceriori eskaintzeko. Txuri-urdinek Tenerife zuten aurkari.

Partida hasi zenean bi taldeak zalantzekin hasi ziren, baina minutuak aurrera joan ahala Tenerife nagusitzen hasi zen. Etxeko taldearenak izan ziren lehen aukerak. Lehenik eta behin Ninoren errematea Bravoren eskuetara joan zen eta ondorengo jokaldian Realeko atezainak ia ia bere atean sartu zuen gola baloia txarto aldenduz. Zorionez, markagailua ez zen mugitu.

Tenerife jaun eta jabe zen arren Realak aukeraren bat sortzeko abagunea eduki zuen kontraerasora atereaz, baina Lilloren mutilak ez ziren fin ibili area hertzean. Gol aukera gehiago gabe eta markagailua hasieran zegoen moduan bukatu zen lehen zatia (0-0).

Bigarren zatian, ez ziren gauzak asko aldatu. Tenerife zen jaun eta jabe, kanariarrena zen baloi jabetza, baina bi taldeetako bat ere ez zen aukerak sortzeko gai.

Tenerife zen gola bilatzen zuen talde bakarra, baina arrisku askorik ere ze zuen sortzen talde kanariarrak. Partida golik gabe bukatuko zela zirudienean, Bertranek Bravo gainditu zuen eta 1-0ekoa jarri zuen Teneriferentzat. Gol honek min handia egin zion Realari, baina Lilloren mutilek ez zuten fedea galdu eta norgehiagokako azken aukeran, korner baten ondorioz Labakak berdinketaren gola sartu zuen (1-1).

Gol horren ondoren ez zen gehiagorako denborarik egon eta Realak garaipen zaporea duen garaipena lortu zuen.

Fitxa teknikoa:

1. CD Tenerife: Sergio Aragoneses; Bertran, Manolo Martinez, Luna, Hector; Ricardo, Oscar Perez (Ayoze, 62. min), Juanlu, Kome (Angel, 71. min); Alfaro (Saizar, 87. min) eta Nino.

1. Reala: Bravo; Gerardo, Mikel Gonzalez, Labaka, Castillo; Markel, Rivas, Aranburu, Sergio (Agirretxe, 74. min), Moha (Marcos, 66. min); eta Necati.

Golak: 1-0. 86. min: Marc Bertran. 1-1. 93. min: Labaka.

Horrelakoa izan da Realaren partida eitb.com-en



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea