
Irudia handituUstaritz hiru edo lau aste egon daiteke bajan. Argazkia: EFE
Ustaritz Aldekoaotalorak min hartu zuen igandeko Osasunaren kontrako partidan. Gaur erresonantzia magnetikoa egin diote eta probak eskuin hankako abduktore ertainean lesioa daukala berretsi du.
Talde zuri-gorriko zerbitzu medikoek jakitera emandakoaren arabera, atzelari bizkaitarrak bigarren mailako haustura dauka.
Ustaritzek antzeko lesioa duen Amorebietaren lekua hartu zuen igandean. Azken honek ezker hankan du mina eta hiru edo lau aste emango ditu bajan. Ustaritzek ere denbora berdina egon beharko du berdeguneetatik kanpo.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: