
Irudia handituRoversio, lesioaren unean. Argazkia: EFE
Roversio Rodrigues Osasunako jokalariak senda-agiria jaso du Iruñako San Miguel Erietxean asteburua igaro ondoren. Ostegunean Errege Kopako Getaferen kontrako partidan larri lesionatu zen belaunean eta ostiralean ebakuntza egin zioten. Orain, etxean da dagoeneko.
Brasildarrak ezin izango du denboraldi honetan gehiago jokatu zortzi bat hilabete emango baititu bajan. Defentsaren erdian aritzen direnen artean Josetxo ere lesionatuta dago. Hiru aste egongo da bajan gaixotasun birikoa duelako. Gauzak horrela, zentral bat fitxatzea da orain klubaren xedea.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: