2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    Kirolak

    Nazioarteko Futbola

    Espainiako selekzioak zergatik den FIFAren sailkapeneko liderra erakutsi zuen

    publikatuta 2008/11/20 |
    Del Bosqueren mutilek 3-0 gainditu zuten Chile eta Fernando Llorentek debuta egin zuen Espainiarekin. Beste partidetan, Brasilek 6-2 gainditu zuen Portugal eta Ingalaterrak 1-2 irabazi zion Alemaniari.

    llorente_seleccion

    Fernando Llorentek debuta egin zuen Espainiako selekzioarekin. Argazkia: EFE

    Selekzio askok adiskidantzazko partidak jokatu zituzten asteazkenean 2010eko Munduko Txapelketako sailkapen faserako prestakuntza moduan.

    Espainiako selekzioak Txileren aurka jokatu zuen Madrigalen eta 3-0 irabazi zuen. Villak penaltiz, Torresek eta Cazorlak sortu zituzten golak. Norgehiagoka honetan Fernado llorentek debuta egin zuen Espainiarekin. Athleticeko aurrelariak gol aukera pare bat eduki zituen, baina ez zen baloia sare barrura bidaltzeko gai izan.

    Bestalde, aipatzekoa Brasilek Portugali eman zion jipoia. Brasildarrek 6-2 irabazi zioten Portugali eta Luis Fabiano Sevillako aurrelariak hat-tricka lortu zuen.

    Azpimarragarria da baita, Ingalaterrak 1-2 garaitu zuela Alemania ordezko jokalari askorekin eta Maradonak garaipena lortu zuen hautatzaile bésala bere debuta izan zen partidan. Argentinak 0-1 irabazi zion Eskoziari.

    Partiden emaitzak:

    Malta 0 - 1 Islandia
    Moldavia 1 - 1 Lituania
    Azerbaiyan 1 - 1 Albania
    Montenegro 2 - 1 Mazedonia
    Eslovakia 4 - 0 Liechtenstein
    Serbia 6 - 1 Bulgaria
    Txipre 2 - 1 Belarus
    Egipto 5 - 1 Benin
    Israel 2 - 2 Boli Kosta
    Ucrania 1 - 0 Noruega
    Rumania 2 - 1 Georgia
    Hegoafrika 3 - 2 Kamerun
    Marruecos 3 - 0 Zambia
    Eslovenia 3 - 4 Bosnia-Herzegobina
    Danimarka 0 - 1 Gales
    Grezia 1 - 1 Italia
    Suiza 1 - 0 Finlandia
    Brasil 6- Portugal 2
    Austria 2 - 4 Turquía
    Luxemburgo 1 - 1 Belgika
    Alemania 1 - 2 Ingalaterra
    Holanda 3 - 1 Suezia
    Ipar Irlanda 0 - 2 Hungria
    Irlanda 2 - 3 Polonia
    Eskozia 0 - 1 Argentina
    Espainia 3 - 0 Chile



    Publizitatea

    20/11/2008 10:53