

Iurbentiak garaipena lortu nahi du larunbatean DKV taldearen aurka. Argazkia: EFE
Iurbentia Bilbao Basketek inoiz ez dio DKV Juventut taldeari etxean irabazi eta larunbat honetam katalanek Bilbao Basket ACBra igo zenetik bosgarren aldiz bisitatuko dute Casillako pabilioia.
Ordutik, 2004-2005 denboralditik Juventutek Bilbon Vidorretaren taldearen aurka jokaturiko norgehiagoka guztiak irabazi ditu. Badalonako Olimpicean, ordea, Iurbentiak bi aldiz irabazi du.
Juventutek neurria hartuta dio Casillako kantxari. Bilbao Bawsketek ACBn jokatutako lehen denboraldian, DKV taldeak 76-84 irabazi zuen, bigarrenean 70-75, hirugarren urtean 75-81, eta iaz katalanek 75-84ko emaitzarekin lortu zuten garaipena.