2009ko uztailaren 06a

    eitb.com

    Kirolak

    Bigarren B Maila

    Lemoaren eta Sestaoren arteko derbia da jardunaldiko partida interesgarriena

    publikatuta 2008/11/20 |
    Partida Arlonagusian jokatuko da larunbat honetan 17:00etatik aurrera. Real Union lidergoa mantentzen saiatuko da Marino Luancoren aurka jokatu beharreko norgehiagokan. Hirugarren multzoan, Osasuna B taldeak Alziraren zelaia bisitatuko du.

    Asteburu honetan jokatuko den Bigarren B Mailako 14 jardunaldia partida erakargarriekin dator.

    Lehen multzoan, Lemoaren eta Sestaoren arteko derbia da partida aipagarriena. Larunbatean jokatuko da Arlonagusian (17:00) eta puntu garrantzitsuak daude jokoan. Javi Gonzalez Etxebarriaren taldea bosgarren da sailkapenean, play-off postuan sartuta dagoen Ponferradinarekin berdinduta (22 puntu). Sestao sailkapenaren erdi partean dago, baina porrot batek arazoetan sar dezake Iñaki Zurimendik zuzentzen duen taldea.

    Beste talde euskaldunei begiratuz, Real Union lidergoa defendatzen saiatuko da Marino Luancoren aurka. Asturiasen hiru puntuak lortuz gero, aldeak handituko ditu atzetik datozen taldeekiko izan ere bigarren eta hirugarren sailkatuta dauden taldeek elkarren aurka jokatzen dute. Reino de Leon futbol zelaian Leoneko Culturalak (bigarren) eta Pontevedrak (hirugarren) neurtuko dituzte indarrak.

    Barakaldok eta Bilbao Athleticek etxean jokatuko dituzte beraien partidak. Lasesarren, Barakaldok Racing B taldearen aurka jokatuko du. Bestalde, Lezaman harrobiko taldeen arteko lehia ikusi ahal izango da. Kike Liñeroren taldea Sporting Bren aurka arituko da. Beste harrobiko taldea bat, konkretuki, Real Bk kanpoan jokatuko du Zamoraren aurka.

    Hirugarren multzoan, Osasuna Bk (14 puntu) aurkari zuzena baten aurka jokatuko du, jaitsiera potuetan dagoen Alziararen (13 puntu) aurka hain zuzen ere.

    14. jardunaldiko partidak lehen multzoan:

    22/11 17:00 BILBAO ATH. - REAL SPORTING B
    22/11 17:00 LEMONA - SESTAO RIVER
    22/11 20:00 BARAKALDO - REAL RACING B
    23/11 12:00 REAL VALLADOLID B - DEPORTIVO B
    23/11 16:30 RACING FERROL - GUIJUELO
    23/11 17:00 MARINO LUANCO - REAL UNION
    23/11 17:00 C. LEONESA - PONTEVEDRA
    23/11 17:00 LUGO - CELTA B
    23/11 17:00 CIUDAD SANTIAGO - PONFERRADINA
    23/11 17:00 ZAMORA - REAL SOCIEDAD B


    14. jardunaldiko partidak hirugarren multzoan:

    22/11 12:30 BADALONA - LLEIDA
    22/11 18:00 VALENCIA MESTALLA - BARCELONA B
    23/11 11:45 BENIDORM - SANT ANDREU
    23/11 12:00 TERRASSA - IBIZA EIVISSA
    23/11 12:00 GAVA - ALCOYANO
    23/11 12:00 SABADELL - AT. BALEARES
    23/11 17:00 ALZIRA - AT. OSASUNA B
    23/11 17:00 ONTINYENT - DENIA
    23/11 17:00 ORIHUELA - VILLARREAL B
    23/11 17:00 SANTA EULALIA - AT. GRAMANET



    Publizitatea

    20/11/2008 14:52