2009ko uztailaren 06a
    eitb.com

    Kirolak

    Athletic Club

    Amorebieta hamaikakora bueltatuko da

    Aritz Gallastegi - publikatuta 2008/11/20 |
    Iurretakoa izan daiteke nobedade bakarra. Yestek ere badu taldera bueltatzeko aukera.

    El centrocampista del Athletic de Bilbao Fran Yeste (c) es amonestado con tarjeta amarilla.

    Yestek hasieratik jokatu dezake igandean Deportivoren aurka. Argazkia: EFE

    Joaquin Caparros hasi da A Coruñako partida prestatzen. Teknikari andaluziarrak asteko lehen frogak egin ditu. Hasiera batean ez dirudi aldaketa asko egiteko asmoa duenik. Osasunaren aurka egindako jokoarekin, eta batez ere, azken emaitzarekin nahiko gustura geratu da teknikari zuri-gorria.

    Aldaketa bakarra egingo duela dirudi. Derrigorrez egin beharrekoa, gainera. Ustaritzek min hartu zuen euskal derbian eta ezin izango du hilabete inguruan jokatu. Abadiñoarraren lekua betetzeko aukeratua Amorebieta da. Iurretako ezkerra osatu da eta prest dago taldera bueltatzeko.

    Yeste da Amorebietarekin batera hamaikakora bueltatzeko aukera gehien duen futbolaria. Basauritarra ustezko titularrekin zelairatu zuten lan saioan zehar. Hala ere, ezin izan zuen entrenamendu guztia egin. Gainerako taldekideak baino lehenago erretiratu zen.

    Bestalde, Koikili osatu da eta hasi da taldeko lana egiten. Otxandiokoari Balenziagak kendu dio lekua hamaikakoan. Ezker hegaleko gaztea gustura agertu zen teknikariak erakutsi dion babesagatik. “Akatsak egin arren taldean mantentzea eskertzekoa da”.

    David Lopezek, berriz, Deportivoren aurkako partida izan zuen hizpide. “Atea hutsean mantentzea ezinbestekoa da etxetik kanpora lehen garaipena eskuratzeko. Lotinaren taldeak sendoak dira”


    20/11/2008 15:01