

Asteartean egoneza nabaritu zuenetik Patxi izko, Osasunako presidentea, ospitalean da, eta proba ezberdinak egin dizkiote Nafarroako Unibertsitateko klinikako arduradunek. Proba horietako batean bihotzaren sistema elektrikoan arazotxo bat sumatu dute medikuek, eta taupada-markagailu bat jarri diote.
Zorionez arazoa ez da larria, bihotza sasoi onean dauka, eta markagailua jarrita bizitza normalarekin jarraitzeko arazorik ez du izango Osasunako agintari nagusiak. "Stress-a ez zaio inori komeni, baina bere ohiko bizitzarekin jarraitzeko arazorik ez du izango presidenteak", ziurtatu du Osasunako mediku Patxi Zipriainek. Ostiralean jasoko du senda agiria Izkok, eta ostiraletik larunbaterako gaua etxean egingo du.