

Sergio Fernandez, elastiko gorritxoarekin. Argazkia: EFE
Bere azken fitxaketaren aurkezpen ofiziala egin du Osasunak: Sergio Fernandezek (Aviles, 1977) sasoi amaiera arte sinatu du gorritxoekin eta beste urtebetez luzatu daiteke kontratua baldintza batzuk betez gero, besteak beste Osasunak Liga amaieran lehen mailan jarraitzea.
Eta jokalari gorritxo berria baikor azaldu da bere lehen agerraldian: "Egoera zaila da, baina egoera hau gainditzeko adinako taldea badago. Argi dago salbazioan sinetsiko ez banu, ez nintzatekela etorriko", esan du erdiko atzelari asturiarrak. "Ahal bezain ondoen" iritsi dela esan du Sergiok, entrenamenduetan lana ondo egin arren lehiaketako minutu gutxi izan dituelako sasoi honetan Zaragozan. Halere, Sergiok ez du baztertu igandean Almeriaren contra jokatzea, nahiz eta erabakia Camachorern esku dagoela badakien. "Garrantzitsuena baikor izatea da, jaitsieran pentsatzerik ez dago, Almeriari irabaztean soilik pentsatu behar dugu", esan du.