2009ko uztailaren 06a
    eitb.com

    Kirolak

    Kalise K.H.-Bruesa GBC (96-92)

    Bruesak galdu egin du partida zoragarri baten ondoren

    publikatuta 2008/11/20 |
    Donostiarrak jardunaldiko ezustekorik nagusiena emateko zorian izan ziren, baina azkenean etxekoak nagusitu ziren luzapen baten ondoren.

    Bernard Hopkins Bruesa

    Salva Maldonadoren taldeak sasoiko boladarik arrakastatsuenean murgilduta ekin zion partidari, jarraian sei partida irabazita baitzituzten kanariarrak. Europan ere, sendo ari zen Kalise. Garaipen honekin, jarraian lortutako zazpigarrena batu dute.

    Era honetan, gainera, Bruesak sekula Kalise gainditu gabe jarraitzen du. Pablo Lasorenak partidaren ekimena eroan zuten lehen zatian baina Joel Freelandek partidari buelta eman zion, hasi hirugarren laurdenean eta bukatu luzapenean Kalise lidertzan jartzeko.

    Sano sofritu zuen Kalisek garaipena erdiesteko. Hiru puntuko desabantailarekin eta bederatzi segundo falta zirenean, Bernard Hopkinsek saskiratzea eta gehigarria lortu zuen, 77-77koa jarriz markagailuan. Carl Englishek, ondoren, bi jaurtiketa libre hutsegin zituen eta Hopkinsek beste bat, eta partida, beraz, berdinketarekin amaitu zen.

    Luzapenean, Kanaria Handiak ez zion garaipenari ihes egiten utzi. Irlakoek aldea lortu zuten Freelanden eskutik (partidako onena 20 puntu eta 8 erreboterekin).

    Pablo Lasoren jokalariek ekimena eraman zuten lehenengo zatian, eta atsedenaldirarte ez zen suspertu etxeko taldea. Joel Freeland eta Savaneri esker, ordea, emaitzari buelta eman zioten kanariarrek, ACB Ligan moda-modako taldea.

    Fitxa teknikoa:

    96. Kalise Gran Canaria (16+15+21+25+19): Norris (17), Moran(3), English (15), Savane (16) y Augustine (5) -hasierako bostekoa- Fisher(6), Freeland (20), Sanders (7), Kickert (3) eta Fernandez (4). Entrenatzailea: Salva Maldonado.

    92. Bruesa GBC (27+12+16+22+15): Uriz (3), Sanchez (14), Panko(25), Hopkins (14) eta Marconato (6) -Hasierako bostekoa- Roe (13), Popovic(12), Lopez (5) eta Doblas (-). Entrenatzailea: Pablo Laso.


    Publizitatea

    21/11/2008 08:22