Eitbcom


2009ko urtarrilaren 08a

Kirolak

Reala

Badiolaren aburuz administradoreen txostena "faltsua" da

avatar Ander Altuna - Publikatua 2008/11/20 | Iruzkinak: 0
Administradoreek epaileari aurkezturiko txostenaren inguruko iritzia plazaratu du Realeko presidenteak Anoetako prentsa agerraldian.

Badiola

Enpresari donostiarrarentzat administradoreek eginiko txostena "doilorra, intentzio txarrekoa, faltsua eta guztiz lerratua" da eta konkurtso prozesua "politizatua" dago. Bi administrariren kontra ere gogor jo du. Bata "tendentziosoki lerratua" dagoela eta bestea "lerrotu egin dutela tendentziosoki".

Txosteneko edukiari dagokionez batetik argi utzi nahi izan du 17,48,69,82 eta 92 orrialdeetan irakurri duena. Hots, elkartea desegiteko arrazoiak 2004/2005 denboraldian finkatu zirela. Bigarrenik, baieztatuta geratu dela bere patrikatik 2,2 milioi euro jarri zituela eta ez du inondik inora onartu leporatzen zaizkion gastuak oinordetzan jaso zituelako. "Zazpi milioi euroko desbideraketa egozten digute eta hori ez da horrela". Hirugarrenik, eranskineko ondorioetako batzuk "subjetiboak" direla eta aukera ezinhobea eman omen diela epailearen aurrean helegiteak jartzeko. Esaterako egungo kontseilua kargugabetzeko arrazoien artean akziodunen eta bazkideen babes eza agertzen omen dira eta horrek juridikoki erantzunkizunak eskatzeko indarrik ez duela. "Ondorioak oinarrituak egon zitezen nahi genuen baina ez da hala", gaineratu du. Zentzu horretan, Akziodunen Batzar Nagusia abenduaren 20an, Salamancaren kontra etxean jokatu ostean, jarri izana ahalik eta lagun gehien hurbiltzeko dela "Realak benetan zer sentitzen duen jakiteko eta epaileari frogatzeko talde txuri-urdina familia batzuek kontrolatzen dutela". Horretaz aparte nabarmendu, egun horretan presidente ohien aurka erantzunkizun zibilak hartzea eskatuko duela Realaren kaudimen-gabezia edo insolbentzia dela medio.

EBP eta bideragarritasun plana

Malagon epailearekin bildu da goizean eta ez dio agiririk aurkeztu, baina bihar egingo du. "administradoreek kontseilua indargabetzeko proposamenaren kontrako idatzia aurkeztutko diogu". Badiolak esan duenez, bideragarritasun plana ez osatzea ez omen da legez kanpokoa eta Enplegua Berregituratzeko Plana ez eta ere, baina azken hau egina dagoela eta 600.000 euro ahurreztea ekarriko duela.

Presidente izaten jarraitzeko indarrez ote dagoen galdetuta "baietz, azken unerarte jarrituko dut" erantzun du.


  • Bozketak
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea