

Partida bikaina egin dute baskoniarrek. Argazkia: EFE
TAU Ceramica Baskoniak sekulako erakustaldia eman zuen Badalonako Olinpikoan baskoniarren mailaren azpitik aritu zen DKV Joventutaren aurka. Bisitarien artean, beste behin ere, Igor Rakocevic izan zen onena, ACB balorazian 33 puntu erdietsiz.
Lehenengo laurdena saskiratze trukaketa bizi-biziarekin hasi zen. Baskoniarrek taulapeko jokaldiak zein kanpotik egindako jaurtiketak zituzten helburua lortzeko bide. Katalanek, ordea, hiruko lerrotik egindako saskireketekin eusten zioten markagailuari. Lehen laurdeneko azken jokaldian, Igor Rakocevic hiruko saskiraketa lortu eta abantaila eman zion TAU Cerámica Baskoniari (24-27).
Bigarren laurdenean gasteiztarrek aldea zertxobait handitu zuten, taulapean Splitterren lanari eta kanpoan Rakoren trebetasunari esker. DKVk partidari eutsi zion Brace Wright fin baten eskutik. Atsedenaldira baskoniarren aldeko 46-52ko emaitzarekin heldu zen.
Hirugarren laurdenean, bisitariek erabakiorra izango zen aldea hartu zuten. Igor Rakocevicek eta Tiago Splitterrek bikain jarraitzen zuten, eta apurka-apurka aldea nabarmen handitzen joan ziren gasteiztarrak. Hirugarren laurdenaren amaieran markagailuak 64-76ko emaitza erakusten zuen.
Azkenenekoan, Joventutek alde murritzeko saiakerak egin zituen baina ezinean aritu ziren Sito Alonsoren jokalariek. Emaitzari eusteko batere arazorik ez zuten izan Dusko Ivanovicenek.
Fitxa teknikoa:
83. DKV Joventut (24+22+18+19): Mallet (13), Wright (22),Jasaitis (3), Bogdanovic (6), Hernández-Sonseca (12) -hasierako bostekoa-, Ribas (8), Jagla (11), Norel (6), Laviña (2) eta Pere Tomás(-).
97. Tau Cerámica (27+25+24+21): Prigioni (10), Rakocevic (24),Vidal (12), Mc Donald (6), Splitter (21) -hasierako bostekoa-, Shakur(5), Teletovic (12) eta San Emeterio (7).