2010eko otsailaren 10a
eitb.com

Kirolak

Reala

Jesulik Malagaren kontrako partida galtzeagatik kobratu zuela aitortu du

eitb.com - 2008/12/01 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Andaluziako taldeak Lehen Mailarako txartela lortu zuen horrela eta Tenerife taldeko jokalari ohiak 6.000 euro kobratu zituen trukean. Realaren helburua partida horretan iruzurra egon zela demostratzea da.

Inprimatu Inprimatu

real sociedadIrudia handitu

Reala. Argazkia: EFE

Jesus Antonio Mora Nieto 'Jesuli' Tenerifeko jokalari ohiak aurreko denboraldiko Malagaren kontrako partida galtzeagatik 6.000 euro kobratu zituela aitortu du, El Mundo egunkariak gaur argitara eman duenaren arabera. Andaluziako taldea Lehen Mailara igo zen horrela.

Telefono bidezko elkarrizketa batean Iñaki Badiola Realeko presidenteak honako galderak egiten dizkio: Zenbat balio du? Zenbat jaso zenuen partida hori ez irabazteagatik? Zenbat balio du gu igo ez izanak?

“Bai, esango dizut, ez dut gogoratzen, baina, gutxi, ni ez nintzelako joan. Asko amorratu zidan diru hori jasotzeak. 5.000 edo 7.000 euro? Bai, gutxi gora-behera. 6.000 euro izan ziren”, aitortu zion Jesulik Badiolari.

Malagak 2-1ko garaipena lortu zuen Teneriferen kontra aurreko denboraldiko azken jardunaldian Antonio Hidalgoren bi golekin. Tenerifek ez zuen galtzekorik ezer eta euren gol bakarra Welingtonek sartu zuen bere atean 90. minutuan.

Garaipen horrekin Malagak 72 puntu lortu zituen eta Lehen Mailarako txartela eskuratu zuen Numantzia eta Sportingekin batera. Reala 68 punturekin geratu zen, laugarren postuan.

Realaren helburua partida horretan iruzurra egon zela demostratzea da.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
01/12/2008 12:43