2010eko martxoaren 21a
eitb.com

Kirolak

Konfederazio Kopa

Espainia eta AEB, nor baino nor finalerako txartelaren bila

2009/06/23 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Vicente del Bosque hautatzailearen selekzioa faborito da ezustekoa eman duten estatubatuarren aurkako asteazkeneko partidarako.

Inprimatu Inprimatu

fabregas villaIrudia handitu

Cesa Fabregas eta David Villa, Espainiako selekzioaren azken lan saioan. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak asteazken honetan (20:30ean) Amerikako Estatu Batuen aurka jokatuko du Bloemfonteineko Free State Stadiumean Hegoafrikako Konfederazio Kopako lehendabiziko finalerdian. Vicente del Bosquek zuzentzen duen selekzioak pronostikoak bete nahi ditu txapelketako ezustekoaren kontra eta igandeko finala jokatu. Brasil eta Hegoafrika beste finalerdian lehiatuko dira, ostegunean.

Lehenengo fase ezin hobea egin dute Del Bosquerenek. Partida guztiak irabazi dituzte (5-0 Zeelanda Berriari, 1-0 Iraki eta 2-0 Hegoafrikari), eta golik ez dute jaso. Orain, erabateko urratsa eman beharrean dira eta Amerikako Estatu Batuen aurka egingo dute.

Estatubatuarrek ez zeuden adituen kinieletan. Brasil, Italia eta Egipto, bere multzokideak, indartsuagoak zirela ematen zuen, baina azken jardunaldiko emaitzek finalerdietarako txartela eman zion AEBei. Egiptori 3-0 irabazi zioten eta italiarrek hartutako jipoiak lau onenen artean kokatu zituen amerikarrak.

Ustezko hamaikakoak:

Espainia: Casillas; Sergio Ramos, Puyol, Pique; Capdevilla; Xabi Alonso, Xavi, Cesc, Riera; Villa eta Torres.

Amerikako Estatu Batuak: Guzan; Bornstein, Onyewu, Demerit, Spector; Dempsey, Bradley, Clark; Davies, Donovan eta Altidore.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: