2010eko martxoaren 21a
eitb.com

Kirolak

Gazte mailako Kopa Finala (Athletic 2-Sevilla 3)

Gazte mailako taldeak ere ez du Kopa Bilbora eramaterik izan

Andoni Beldarrain - 2009/06/27 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Bizkaitarrak 1-0 irabazten hasi ziren 38. minutuan. Bigarren zatian Sevillak birritan berdindu zuen markagailua eta luzapenean andaluziarrak nagusitu ziren.

Inprimatu Inprimatu

athletic gazteak finala 1 juvenilesIrudia handitu

Athleticeko Gazte mailako taldeak 2-3 galdu du Sevillaren aurka Kopako finala. Argazkia: EITB

Athletic Clubek eta Sevillak gogor egin dute borroka Gazte mailako Kopa irabazteko eta azkenean Sevilla izan da Kopako txapelduna.

Nerjan (Malaga) jokatu zen partidak ez zuen hasiera bizia izan, bi taldeak elkarri begira zeuden, baina minutuak aurrea joan ahala partida hobetuz joan zen eta gol aukerak sortzen hasi ziren bi taldeak.

Partidako lehen gola Athleticek sartu zuen 38. minutuan. Unai Medinak falta jaurti eta Vidalek baloia sare barrura bidali zuen 1-0ekoa eginez. Emaitza horrekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.

Bigarren zatian Sevilla baino gehiago izan zen talde zuri-gorria, baina andaluziarrek 1-1ekoa sartu zuten Luis Albertoren bitartez 75. minutuan. Dena den, pozak ez zion asko iraun Sevillari 77. minutuan Etxanizek 2-1ekoa egin baitzuen bizkaitarrentzat. Norgehiagokako azken minutuetan Athleticek partida erabakita uzteko aukerak izan zituzten, baina barkatu egin zuten eta 95. minutuan Rodrigok 2-2koa sartu zuen luzapena behartuz.

Luzapenean indarrak parean zeuden. Lehen zatiko 10. minutuan, ordea, Sevillak 2-3koa sartu zuen. Oraingoan ere, Rodrigo izan zen golegilea. Luzapeneko lehen 15 minutuak emaitza horrekin bukatu ziren (2-3).

Bigarren zatian Athletic saiatu zen, baina Sevilla ostikoak eman eta eman ibili zen epailearen baimenarekin. Gainera 114. minutuan epaileak ez zuen Athleticen aldeko penalti argi bat adierazi eta zuri-gorriek ezin izan dute Kopa irabazi.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea