
Iñigo Diaz de Ceriok asteazken honetan eman du lehen prentsaurrekoa Athletic Clubeko jokalari bezala.
Talde zuri-gorriko aurrelaria pozik azaldu da Ibaiganeko prentsa aretoan eta bere inguruan esan diren gauza asko (Gipuzkoa aldean batik bat) argitu ditu.
Athletici eskerrak eman behar dizkiot une baten ere ez duelako nire egoera fisikoaz zalantzarik eduki. Baita eskerrak eman, nigatik egin duten apostuagatik eta ni natorren taldearekin beti tratu bikaina izan duelako, adierazi du Iñigo Diaz de Ceriok.
Herrerakoak honako hau ere esan zuen: Athleticek inoiz ez du zalantzarik nire egoera fisikoaren inguruan. Ez dute nire lesioa begiratu, jokalria begiratu dute, futbolaria.
Aurrelari gipuzkoarrak Athleticegatik fitxatzeko izan dituen arrazoiak ere gaineratu ditu: Arrazoi pertsonalengatik, ekonomikoengatik eta kirol arloan aurrera egiteko hartu dut erabaki hau. Lehen Mailan egoteko aukera eman didate, eta gainera, Europan jokatzeko aukera ere ematen didate hemen. Hona etortzeko ez dut kultura aldatu behar izan, Euskal Herrian jarraitzen dut eta familia ere gertu dut. Hau guztia, oso garrantzitsua da niretzat.
Azkenik, Iñigo Diaz de Ceriok honakoa esan zuen: Athletic oso talde garrantzitsua da, historikoa. Real Madrilekin eta Bartzelonarekin batera Lehen Mailatik jaitsi ez den talde bakarra da. Taldearekin haztea dut helburu, eta taldeari hazten laguntzea.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: