

Irundarrak, Real Madrileko ordezko jokalarien kontra. Argazkia: EFE
Real Unionek Errege Kopako final-hamaseirenetako partida jokatuko du ostegun honetan, Real Madrilen aurka. Gutxienez, joaneko partida irabazteko itxaropena dute gipuzkoarrek. 5.000 lagun inguru hurbilduko dira Stadiun Galera.
Irundarren futbol-zelaian goi mailako hainbat taldek porrota jaso dute Errege Kopako txapelketan (Zaragoza, Athletic, Atletico Madrid, Racing edo Valentzia, adibidez).
Iñaki Alonso Real Unioneko teknikariak oparitzat hartu du Schusterren gizonen kontrako kanporaketa eta taldeko jokalari guztiek minuturen bat jokatzea da haren helburua, gaurko partidan eta Bernabeun jokatuko den bueltakoan.
Real Madrilek, bestalde, aulkian jesarri ohi diren jokalarirekin debutatuko du Kopan. Schusterrek harrobiko jokalariengan jarri du konfiantza.
Ustezko hamaikakoak:
Real Union: Otermin; Gabarain, Larrainzar, Berruet, Gurrutxaga, Esteguis; Beobide, Quero, Eneko Romo, Manu Garcia; Domínguez.
Real Madril: Dudek; Míchel Salgado, Javi Garcia, Metzelder, Marcelo; Diarra, De la Red, Guti; Drenthe, Higuaín edo Bueno, Saviola.
Epailea: Dauden Ibañez
Futbol-zelaia: Stadium Gall, 21.00etan