2010eko martxoaren 22a
eitb.com

Kirolak

Nacional-Athletic Club (1-1)

Final-hamaseirenak gertuago ditu Athleticek

Erredakzioa - 2009/11/05 |
Iruzkina egin

Joseba Etxeberriak 84. minutuan sartutako penalti batek partida berdindu eta hurrengo fasetik gertuago jarri du talde bilbotarra, bigarren postuan baita zazpi punturekin.

Inprimatu Inprimatu

Athletic Nacional Europa LeagueIrudia handitu

Athleticeko eta Nacionaleko jokalariak Madeirakoen aldeko penaltiaren jokaldian. Argazkia: EFE

Athleticek Europa Ligako final-hamaseirenak gertuago dituzte Nacionales aurka berdindu ostean (1-1). Hala ere, Madeirak partidaren nagusitasuna izan zuen minutu askoan.

Partidaren emaitza hamaika metroetatik erabaki zen, nahiz eta bi taldeek aukera ugari sortu 90 minutuetan zehar.

Talde bizkaitarrak ekimena hartu zuen eta erasoko lehen aukera sortu zuen Gabilondoren bitartez.

Nacional, apurka-paurka jokoan sartzen hasi zen eta lehenengo laurdenaren ostean Edgar Silva aurrelariak Iraizozek ezerezean utzi zituen bi aukera izan zituen.

Ondoren, Mateus ezker hegaletik abiatu zen, baloia erdiratu eta Edgarrek berriz ere errematea egin zuen. Iraizozek, berriz ere, baloia ateratzea lortu zuen.

Euskaldunen aukerarik onena Llorentek izan zuen. Errioxarra bakar-bakarrik gelditu zen Bracalliren aurrean, baina zutoinera bidali zuen baloia. Ondoren, min hartu eta zelaia utzi zuen, bere ordez De Marcos sartu zen.

Bigarren zatiaren hasieran Nacionalek hutsegite ugari egin zituen, baina Athleticek ez zituen baliatu.

Pecnikek ustez egindako penalti bati esker, Edgar aurrelariak markagailua estreinatu zuen eta partidaren norabidea aldatu zuen.

84. minutuan, ordea, Etxeberriak, honek ere penaltiz, partida berdindu zuen, Joaquin Caparrosen taldeari puntu bat emanez.

L multzoan, zazpi puntu ditu Athleticek bigarren tokian. Nacionalek azken postuan segitzen du, birekin. Lider Werder Bremen da zortzi punturekin.

Fitxa teknikoa:

1 - CD Nacional: Bracalli;Patacas, Felipe Lopes, Halliche, Tomasevic (Cléber Oliveira, 45. min.) eta Nuno Pinto; Luis Alberto (João Aurélio, 69. min.), Ruben Micael eta Pecnik;Mateus (Leandro Salino, 45. min.) eta Edgar Silva.

1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ustaritz, Amorebieta eta Castillo; David López(De Cerio, 61. min.), Gurpegi, Javi Martínez (Orbaiz, 72. min.) eta Gabilondo;Etxeberria eta Llorente (De Marcos, 41. min.).

Golak: 1-0: m.62, Edgar, penaltiz; 1-1: m.82, Joseba Etxeberria penaltiz.





Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea