
Irudia handituTxaber Trojaolak aurrera egin du.
Lehen kanporaketan sartu da uretara Txaber Trojaola. Bere txandako bigarren postua lortu du bakiotarrak, aurrera egingo du beraz. Bost olatu hartu du Trojaolak, lehenengo biak izan direlarik bi onenak, 5.17 eta 5.5 punturekin.
Sri Lankan Airlines Pro Maldives txapelketa honetako bigarren kanporaketan hasiko dira lanean Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrak, eta Romain Laulhe baionarra.
14 txapelketaren ondoren, WQS zirkuituko sailkapen nagusian ondoen kokatua dagoen euskal surflaria Hodei Collazo da, 40. postuan.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: