
Automobilaren Nazioarteko Federazioak (FIA) ostiral honetan jakinaraziko du 2010eko Bat Formulako Txapelketan parte hartuko duten taldeen zerrenda. Hautatuen artean Epsilon Euskadi egon daiteke.
Itxaronaldia luzea egiten ari zaie. Proiektuan fedea eta ilusioa jarri dituzte, eta egoera zein nahasia dagoen ikusita, kezka puntu bat ere ez da falta, nahiz eta proiektu sendoa dutela jakin.
Nazioarteko federazioaren eta talde indartsuen arteko liskarrak ez omen du konponbide erraza, eta bitartean denbora aurrera doa. Max Mosley Federazioko presidentea harrokeriaz jokatzen ari da, baina kezkatuta egoteko arrazoirik ere ez zaio falta. Bat formula apurtu eta egungo talde handienen parean beste lehiaketa bat antolatzea denen kalterako dela badaki.
Joan Viladelpratek gauzak bere onera etorriko direla espero du. Liskarrean jarraitzea denen kalterako baita.
Mosleyk bere jarrera bat-batean gozatu du. Talde guztiei eskatu die baldintzarik gabe txapelketan izena eman dezatela, berehala negoziatzen hasteko. Ferrarik erabakitzen duenak eragin handia izango du.
Ez da agerraldirik espero, zerrenda mail bidez bidaliko diete taldeei eta baita hedabideei ere. Ondoren FIAko ordezkarien, Max Mosleyren
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:


