
Irudia handituValentino Rossik bere 100. garaipena lortu du Assenen irabazi ondoren. Argazkia: EFE
Yamahako pilotu italiarra den Valentino Rossik bere 100. garaipena lortu du Holandako Sari Nagusia irabazi ondoren. Gainera, munduko txapelketako liderra da bakarrean.
Bere taldekidea den Jorge Lorenzo (Yamaha) izan da bigarren eta Casey Stoner (Ducati) hirugarren. Dani Pedrosak (Honda) erorikoa izan du eta ez du lasterketa bukatu.
250cc-ko mailan Hiroshi Aoyamak (Honda) lortu du garaipena. Hector Barbera (Aprilia) izan da bigarren eta Marco Simoncelli (Gilera) hirugarren. Alvaro Bautistak ez du proba bukatu eta munduko txapelketako lidergoa galdu du.
Litro zortzirenean (125cc.) Sergio Gadea (Aprilia) izan da garailea eta Julian Simon (Aprilia) bigarren. Nicolas Terolek gurutzatu du helmuga hirugarren postuan, baina legez kanpoko aurreraketa bat egin du eta 20 segundoko zigorra ezarri dio antolakuntzak. Ondorioz, Bradley Smith (Aprilia) izan da hirugarren. Efren Vazquez (Derbi) euskaldunak 12. postuan bukatu du lasterketa.
Moto GP mailako lasterketako sailkapenak:
1. Valentino Rossi (ITA/Yamaha) 42:14.611.
2. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha) 5.368ra.
3. Casey Stoner (AUS/Ducati) 23.113.
4. Colin Edwards (USA/Yamaha) 29.114.
5. Chris Vermeulen (AUS/Suzuki) 33.605.
6. James Toseland (GBR/Yamaha) 39.347.
7. Randy De Puniet (FRA/Honda) 39.543.
8. Toni Elias (ESP/Honda) 39.774.
9. Nicky Hayden (USA/Ducati) 39.823.
10. Loris Capirossi (ITA/Suzuki) 40.673.
250cc-ko mailako lasterketako sailkapenak::
1. Hiroshi Aoyama (JAP/Honda) 40:44.008.
2. Hector Barberá (ESP/Aprilia) 4.424ra.
3. Marco Simoncelli (ITA/Gilera) 10.339.
4. Aleix Espargaro (ESP/Aprilia) 11.383.
5. Roberto Locatelli (ITA/Gilera) 11.596.
6. Alex Debon (ESP/Aprilia) 14.265.
7. Karel Abraham (CZE/Aprilia) 17.982.
8. Hector faubel (ESP/Honda) 19.012.
9. Ratthapark Wilairot (TAI/Honda) 20.926.
10. Raffaele De Rosa (ITA/Honda) 21.033.
125cc-ko mailako lasterketako sailkapenak:
1. Sergio Gadea (ESP/Aprilia) 39:07.577.Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: