
Kaiku izan da onena Donostiako uretan jokatu den Kontxako Banderaren lehen estropadan. Sestaoko traieruak 19:11ko denbora egin du. Bost segundo gehiago behar izan ditu Castrok eta hamar gehiago San Pedrok.
Hondarribiak irabazi du lehen txanda (19:26) eta hurrengo asteburuko ohorezko txandan izango da. Beraz, lau talde hauek lehiatuko dira denboraldiko txandarik zirraragarrienean.
Kaikuk urrezko bost segundoko errentarekin egingo dio aurre bigarren eta erabakigarria izango den bigarren jardunaldiari. Igandeko hitzordu horretan erabakiko da Bandera, baina aurreneko urratsa Kaikurena izan da.
Lehen estropadaren sailkapena:
1 Kaiku 19:11:12Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

