
Efren Vazquez (Derbi) pilotu bizkaitarrak Valentziako Sari Nagusiari, Munduko Txapelketako azken lasterketa puntuagarriari, Xerezen lortutako bosgarren postua hobetzeko helburuarekin ekingo dio, eta ondorioz, "urteko emaitzarik onena" lortu Chesteko zirkuituan.
Torrontegiren 'ikaslea' Valentziara "sendo" heldu da denboraldiaren azken zatian erakutsitako maila hobeagatik. Orain, bere lekua mailako onenen artean "egonkortu" dela uste du bizkaitarrak.
"Pena da. Sasoiko unerik gozoenean nago eta Munduko Txapelketa igandean amaituko da, orain lanaz gozatzen ari gara. Baina lasterketa bakarra gelditzen zaigu eta merezi dugun saria lortzeko aukera hortxe daukagu. Helburua sasoiko emaitzarik onena lortzea da eta datorren urterako oinarriak finkatzea", esan du Efrenek.
Litro zortzireneko pilotuek ostiralean dituzte aurreneko entrenamendu libreak. Bigarrenak, larunbat goizean eta egun berean sailkatze saioa izango da. Lasterketa igandean jokatuko da.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: