2009ko uztailaren 06a

    San Fermin torneoa
    Txetxu Urbieta | Erredakzioa |
    olaizola irujo

    Irujok 22-7 irabazi dio Alberto Ongayri San Fermin txapelketaren finalerdian.

    Juan Martinez de Irujok 22 eta 7 irabazi du Alberto Ongayren aurka gaur Zarautzen jokatu duten lau terdiko San Fermin torneoko partida. Beraz, datorren asteartean, final
    handia Irujok eta Olaizolak jokatuko dute.
    Zarautzen gaur partidak historia gutxi izan du. Ongay saiatu da baina Irujo gaur egun... (Gehiago irakurri)

    San Fermin Torneoa

    Aimar Olaizolak 22 eta 9 irabazi du Iker Arretxeren aurka gaur Labriten jokatu duten lau terdiko San Fermin torneoko partida. Aimar Olaizolak, beraz, bosgarren urtez jarraian San Fermin torneoko finala jokatuko du.
    Bihar igandea beste finalerdia Irujok eta Ongayk jokatuko dute Zarautzen.


    ... (Gehiago irakurri)

    San Fermin Torneoa

    Alberto Ongayk 22 eta 14 irabazi zion atzo Mikel Beroizi Oteizan jokartu zuten Lau t'erdiko San Fermin torneoko partida. Ongayk lege onez irabazi zuen neurketa eta bihar Zarautzen Irujoren aurka jokatzeko ohorea izango du.

    Gaur Labriten Haimar Olaizola eta Iker Arretxe neurtuko dira. Irabazleak... (Gehiago irakurri)

    San Fermin Torneoa

    Lau t'erdiko San Fermin torneoko partida Oteiza de la Solanan. Asperen multzoan gaur aurrez aurre izango dira Alberto Ongay eta Mikel Beroiz. Irabazleak igandean Irujoren aurka jokatzeko aukera eta ohorea izango du.

    Gaur Oteiza de la Solanan partida orekatua espero da. Beroizek gaur egun izen... (Gehiago irakurri)

    • Aspek Julen Retegi fitxatu du

      Andoni Beldarrain/Txetxu Urbieta | Erredakzioa |
      julen_retegi_retegiBI

      Julen Retegik Aspen jokatuko du ondorengo bi urteetana epe horretarako kontratua sinatu baitu enpresa honekin lau urtez Asegarceko pilotaria izan ondoren.
      Retegi Bi kontratua berritzeko negoziaketetan ari zen Asegarcerekin, baina azkenean Aspera joatea erabaki du.
      Julian Retegi aitak Asegarce utzi... (Gehiago irakurri)

    • Ongay-Beroiz lau t'erdian ostiral honetan ETB-1en

      Ainhoa Hernandez | EITB |
      pilotariak_pelotaris

      Ostiral honetan, ETB-1en Ongay eta Beroiz-en arteko lau t'erdiko pilota partida eskainiko da, Nafarroako Txapelketaren baitan, Oteizatik zuzenean. Aurretik, eskuz binakako neurketa izango da ikusgai: Xala-Arruti eta Berasaluze IX-Eulate, nor baino nor.
      Jaialdiaren berri, Xabier Euzkitzek eta Josean... (Gehiago irakurri)

    • San Ferminetan mailarik oneneko erremontea, Iruñean

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |

      Erremonteak ere bere lekutxoa izan nahi du San Ferminetan. Lau jaialdi zein baino zein hobeak. Hasteko, uztailaren 6an Huarteko Euskal Jai Berrin desafioa. Zeberio eta Lizaso Altuna II.aren eta Urrutiaren aurka.

      Ondoren Binakako txapelketa. Uztailaren 7an Zeberio eta Iriarte Urrizaren eta Urrutiaren... (Gehiago irakurri)

    • Irujo-Beroiz eta Olaizola II-Zearra, bikote nagusiak

      Txetxu Urbieta | Redacción |

      Ezustekorik ez gaur Alzuzan egin den San Fermin torneoaren aurkezpenean. Torneoa uztailaren 7an hasi eta 14an amaituko da. San Fermin egunez lau terdiko finala izango da eta horretaz gain binakako torneoa aipatu behar. Sei bikote bi multzotan banatuta.
      Batean Titin-Pascual, Olaizola II-Zearra eta... (Gehiago irakurri)

    • Alberto Ongay eta Mikel Beroiz, aurrera

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |

      Aspe enpresak antolatuta Lau t'erdiko San Fermin txapelketako bi partida jokatu dira igande honetan Zarautzen. Lehendabiziko partida, Alberto Ongayk 22 eta 19 irabazi du Mikel Olazabalen aurka.

      Bigarren neurketan, Mikel Beroizek 22 eta 15 irabazi du Zubietaren aurka. Beraz datorren ostiralean... (Gehiago irakurri)

    • Iker Arretxek Asier Olaizola kanporatu du

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |

      Iker Arretxek 22 eta 19 irabazi du Asier Olaizolaren aurka gaur Arbizun jokatu duten Lau t'erdiko San Fermin txapelketako partida.

      Arretxek hurrengo neurketa, datorren larunbatean, Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du.
      ... (Gehiago irakurri)

    • Galdakao, Bizkaiko txapeldun

      Andoni Beldarrain | Erredakzioa |
      galdakao_interpueblos

      Galdakao da Bizkaiko Herriarteko txapelketako txapelduna Abadiñon Zaratamori 2-1 irabazi ondoren.
      Kadeteetan 22-2 irabazi du Zaratamok. Gazte mailan Galdakaok finala berdindu du (1-1) 22-9 irabazi ondoren.
      Nagusien partidan erabakiko zen nor den garailea, eta Galdakaoko bikotea 22-19 gailendu zaio... (Gehiago irakurri)

    • Oinatz Bengoetxea, Patxi Ruiz eta Ruben Beloki, baja nagusienak

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |
      bengoetxea

      Udako aurreneko torneo nagusia ate joka dugu. San Ferminak badatoz eta San Fermin egunarekin batera Labriten eguneroko pilota festa hasiko da.

      Liga profesionalak datorren asteartean aurkeztuko du Alzuzan, Jorge Oteizaren muesoan, aurtengo torneoa. Ezusteko handirik ez bada, uztailaren 7an hasi eta... (Gehiago irakurri)

    • Oier Mendizabalek beste hiru urte jarraituko du Asegarcen

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |
      mendizabal

      Oier Mendizabal eta Asegarce iritsi dira azkenean akordiora. Hernaniarraren kontratua amaituta zegoen eta berria izenpetzeko izan ziren arazo bat edo beste. Azkenean dena konpondu da Oier Mendizabal eta Asegarce akordiora iritsi dira. Atzelari gipuzkoarrak 2012 urterarte Asegarcen jarraituko du.

      Oier... (Gehiago irakurri)

    • Martinez de Irujo-Beroiz Xala-Goñi IIIaren aurka Sopelanatik ostiralean

      A.E. | EITB |
      Pelota Pilota Orokorra

      Ostiral honetan, ETB-1ean Sopelanatik eskuz binakako pilota jaialdia izango da ikusgai. Martinez de Irujo eta Beroizek, azken aldian garaipenetik garaipenera dabilen bikoteak, Xala eta Goñi IIIaren aurka jokatuko dute. Aurretik beste partida izango da: Apezetxea-Lasa III Uriarte-Arrutiren aurka.
      Jai... (Gehiago irakurri)

    • Galdakaok eta Zaratamok jokatuko dute Bizkaiko herriarteko txapelketaren finala

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |

      Hikamika eta guzti, Bizkaiko txapelketaren finala larunbatean jokatuko da Matienan. Zaratamo eta Galdakao izango dira nor baino nor.

      Galdakaok Markina kanporatu zuen baina hauek lehiaketa batzordera jo dute. Senior mailako partidan ez zitzaien arauak baimentzen duen aldaketa egiten utzi.

      Lehiaketa... (Gehiago irakurri)

    • Ruben Beloki eskuin eskuko hatz loditik operatu dute

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |
      Beloki

      Ruben Beloki atzo operatu zuten Bilbon eskuin eskuko hatz loditik. Asier Olaizolaren aurkako partidan hautsi zuen eta orain pare bat hilabete beharko ditu erabat osatu eta berriro ere lanean hasteko.
      Belokiren lesioarekin Asegarcek atzeko koadroetan zulo handia du. Zulo hori betetzeko, Oier... (Gehiago irakurri)

    • San Fermin torneoko hiru partida asteburuan

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |
      asier_olaizola

      Larunbatean Arbizun eta igandean Zarautzen, lau t'erdiko San Fermin torneoko hiru partida jokatuko dira datorren asteburuan.
      Asegarceren multzoan, larunbatean Arbizun Asier Olaizola eta Iker Arretxe neurtuko dira. Asperen adarrean, igandean Zarautzen bi neurketa izango dira. Batetik, Olazabal... (Gehiago irakurri)

    • Legutiok irabazi du Arabako herriarteko txapelketa

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |

      Legutiok 2 eta 1 irabazi du Amurrioren aurka Oionen jokatu den Arabako herriarteko txapelketaren finala. Legution txikien eta helduen partidak irabazi ditu, Amurriok garaipena gazte mailan lortu duen bitartean.

      Legutiok laugarren titulua du Araban, aurrekoa orain 33 urte lortu zuen.

      Bizkaiko... (Gehiago irakurri)

    • Martinez de Irujo-Beroiz Gonzalez-Pascualen aurka ostiralean ETB-1en

      A.E. | EITB |
      irujo

      Ostiral honetan Urrestillatik pilota jaialdia eskainiko du Euskal Telebistak. Martinez de Irujo-Beroiz bikoteak Gonzalez-Pascualen aurka neurtuko ditu indarrak. Aurretik, Aritz Lasa-Cecilio eta Ibai Perez-Arrutiren arteko pilota partida eskainiko da. 22:30ean hasiko da jaialdia Xabier Euzkitze eta... (Gehiago irakurri)

    • Asegarceko pilotariak Orion elkartuko dira gaur

      Txetxu Urbieta | Erredakzioa |

      Azken urteetako ohiturari jarraituz, Asegarce enpresako pilotariek lau eguneko konzentrazioa egingo dute gaur hasi eta datorren osteguna bitarte, Orioko Aisia bainuetxean.

      Lau egun hauetan denboraldia aztertu, udarako helburuak zehaztu eta elkarren arteko hartuemana sendotzea izango dira xede... (Gehiago irakurri)

    Publizitatea
    Minutuz Minutu - Pilota

    2009/06/07 18:00

    Pilota, Buruz Burukoa

    Aimar Olaizola

    Aimar Olaizola

    12-22

     

    Juan Martinez de Irujo

    Juan Martinez de Irujo

    Min. 19:29

    12-22. Irujo, Buruz Buruko txapelduna partida ikusgarrian

    Azken bideoak

    San Fermin txapelketaren aurkezpena

    • Vaya Semanita Irujo
      Vaya Semanita eta Irujoren garaipena
    • bengoetxea
      Bengoetxeari ebakuntza
    • Irujo
      Irujo, elkarrizketa
    Minutuz Minutu - Pilota

    2009/03/29 18:00

    Binakako Finala

    Olaizola II-Mendizabal

    Olaizola II-Mendizabal

    21-22

     

    Irujo-Goñi III

    Irujo-Goñi III

    Irujo eta Goñi, txapeldunak

    06-07-2009 03:53:26