2010eko otsailaren 10a
eitb.com

Kirolak

Distirarik gabeko garaipena

Caja Laboral Baskonia-CB Valladolid (72-65)

Erredakzioa - 2009/11/18 |
Iruzkina egin

Dusko Ivanovicen jokalariek distirarik gabeko garaipena lortu dute Blancos de Rueda taldearen aurka Teletovic, Barac eta Splitter piboten partida onari esker.

Inprimatu Inprimatu

Chase Ribas Caja Laboral BaskoniaIrudia handitu

Chase eta Ribas, lehian. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak garaipena lortu du Blancos de Rueda Valladolid  taldearen aurka (72-65) ACB ligako zortzigarren jardunladiko partidan.

San Emeterioren eta Engilshen hiruko banak errenta zabaldu zuten (68-55) partida amaitzeko bi minutu falta zirenean. Porfi Fisacen taldea 38 minutuan Baskoniarengandik oso hurbil egon zen, baina azken unean, unerik txarrenean heldu zitzaien txakalaldia kanpokoei.

English ere, une garrantzitsuetan lortutako 17 punturekin, erabakigarria izan zen. Baracek Splitterren irregulartasuna leundu zuen. Kanpokoen aldetik, Chase Van Lacke eta Battle eta Barnes pibotak izan ziren onenak.

Fitxa teknikoa:

72 Caja Laboral (17+19+16+20): Ribas, Oleson, San Emeterio (7), Teletovic (23), Splitter (11)-hasierako bostekoa-, Barac (11), English (17), Singletary (3), Micov.

65 Blancos de Rueda Valladolid (16+18+14+17): Chase (12), Van Lacke (11), Lopez (9), Battle (8), Barnes (8) - hasierako bostekoa -, García (7), Puyada (2), Baldo (1), Baez (4), Junyent (3).



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako edukiak
18/11/2009 20:33