
Irudia handituKanstantsub Siutsou. Argazkia: EFE
Bielorrusiako Kanstantsub Siutsouk irabazi du Giroko zortzigarren etapa. Bakarrik heldu da Bergamoko helmugara (Morbegnon hasi, 209 kilometro) eta Danilo Di Luca italiarrak lidergoan jarraituko du.
Siutsouk, Columbia Highroadekoak, amaierarako hamabost kilometroren faltan utzi zuen atzean faboritoen taldea eta ahalegin ikaragarria eginez etapa eskuratu zuen. Di Lucak bere aurkarien erritmoari eutsi eta hirugarren sartu zen. Bigarren postua, Bousonentzat.
Pedro Horrillo euskalduna, Rabobank taldekoa, larri zauritu da eroriko baten ondorioz. Larri, baina egonkor dago.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: