
Irudia handituValverdek ez du Frantziako Tourrean parte hartuko. Argazkia: EFE
Alejandro Valverde ez da Frantziako Tourrean arituko, Caisse d'Epargne taldeak horrela erabakita, Italiako Batzorde Olinpikoak jarritako bi urteko zigorra dela eta, txirrindulariak "Puerto Auzia"n duen ustezko harremanagatik.
Talde frantziarrak murtziarra Tourretik at utzi du Kirol Arbitraje Epaitegiaren aurrean aurkeztutako helegitearen erresoluzioa ezin izango delako jakin lasterketa hasi baino lehenago.
Caisse d'Epargnek lasterkariarengan duen konfiantza berretsi zuen eta Italiako Batzorde Olinpikoaren erabakia "bidegabea" dela gaineratu. Erabaki honek Italian lehiatzea debekatzen dio Valverderi, eta aurtengo Tourrak kilometro batzuk egingo ditu italiar lurraldeetatik.
2006ko munduko txapeldunak, Kirol Arbitraje Epaitegiaren aurrean helegitea jarri zuen, Italiako Batzorde Olinpikoak kasu horretan "erabaki ahalmena" ez zuela argudiatuta.
Batzorde italiarrak Valverde zigortzea erabaki zuen, dopinaren aurkako Fiskaltzak "18. zenbakia" duen odol lagina baitu, murtziarrarena dena. Eufemiano Fuentes medikuari hartutako laginan EPO hondarrak aurkitu ziren
Tourrak Dauphine Libere lasterketaren azken irabazlea ez du parte hartzaileen artean izango eta beraz, erakargarrietako bat faltan izango du.
Frantziako lasterketaren antolatzaileek bazekiten zaila zela Valverde bertan parte hartzea, Italiako zigorrak asko zailtzen baitzuen murtziarraren presentzia.
Eusebio Unzue nafarrak zuzentzen duen Caisse D'Eparge taldeak CONIk hartutako "bidegabeko" erabakiak "ezin konpon daitekeen kaltea" eragin diela babesleei, txirrindulariari eta zaleei esan du.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: