
Mark Cavendishek erabateko nagusitasuna erakutsi du Frantziako Tourrak eskaini digun lehenengo esprintean. Saxo Bank taldeko Fabian Cancellarak sailkapen nagusiko lidergoari eutsi eta elastiko horiarekin jarraituko du.
Columbiak ederki asko prestatu ditu azken kilometroak eta azken kilometroan Renshaw eta Cavendish bakar-bakarrik utzi ditu kokapen ezin hobean. Ohi den legez, australiarrak britainiarra gidatu du helmugaren bila eta 400 metroren faltan munduko esprinter onenari laga dio erantzukizuna. Cavendishek erronka hartu eta argi asko utzi du tropeleko gizonik indartsuena dela esprintean.
Garmin taldeko Farrarek Columbia taldeko txirrindularien gurpila jarraitu nahi izan du baina bigarren postuarekin konformatu behar izan da. Cavendishen nagusitasuna ikusita, garaipenaren zaporea dauka besteentzat.
Koldo Fernandez de Larrea saiatu da esprintean sartzen, baina Euskaltel-Euskadikoak erorikoa izan du. Gaizki markatutako bidegurutze batean arabarrak hesia jo du. Talde laranjako esprinterrak ikasteko asmoarekin ekin zion Tourreko erronkari, eta lasterketa frantziarrak lehenengo lezioa eman dio.
Eguneko ihesaldia Clement, Auge, Dessel eta Veikkanen txirrindulariek osatu dute, kilometro askoan zehar ihes eginda ibili baitira. Hala ere, Columbiak azken kilometroetan egindako lanak aukerarik gabe utzi ditu lau ziklistak. Veikkanenek mendiko liderraren elastikoa jantzi du.
Bihar astelehena, Le Grande eta Motte arteko etapa, aurtengo ekitaldiko hirugarrena, 196 kilometrokoa. Jardunaldi laua eta kostaldetik ibiliko dena. Haizeak gogor jo dezake. Cavendishek aukera izango du berriz ere.
Etapako sailkapena:
1. Mark Cavendish (GBR/Columbia) 4:30:02.
2. Tyler Farrar (USA/Garmin) m.t.
3. Romain Feillu (FRA/Agritubel) m.t.
4. Thor Hushovd (NOR/Cervelo) m.t.
5. Yukiya Arashiro (JAP/Bouygues) m.t.
6. Gerald Ciolek (ALE/Milram) m.t.
7. William Bonnet (FRA/Bouygues) m.t.
8. Nicolas Roche (IRL/AG2R) m.t.
9. Koen De Kort (HOL/Shimano) m.t.
10. Lloyd Mondory (FRA(AG2R) m.t.
11. Nicolai Trussov (RUS/Katusha) m.t.
12. Angelo Furlan (ITA/Lampre) m.t.
13. Shaid Haddou (FRA/Bouygues) m.t.
14. Mark Renshaw (AUS/Columbia) m.t.
15. Heinrich Haussler (ALE/Cervelo) m.t.
16. Tony Martin (ALE/Columbia) m.t.
17. Alexandre Pichot (FRA/Bouygues) m.t.
18. José Joaquín Rojas (ESP/Caisse D'Epargne) m.t.
19. George Hincapie (USA/Columbia) m.t.
20. Kenny Van Hummel (HOL/Shimano) m.t.
Sailkapen nagusia:
1. Fabian Cancellara (SUI/Saxo Bank) 4:49:34.
2. Alberto Contador (ESP/Astana) a 18.
3. Bradley Wiggings (GBR/Garmin) 19.
4. Andreas Kloden (ALE/Astana) 22.
5. Cadel Evans (AUS/Silence Lotto) 23.
6. Levi Leipheimer (USA/Astana) 30.
7. Roman Kreuziguer (RCH/Liquigas) 32.
8. Tony Martin (USA/Columbia) 33.
9. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 38.
10. Lance Armstrong (USA/Astana) 40.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: