2010eko martxoaren 22a

EGE

Enpresaren Gizarte Erantzukizuna

EITBko proiektu estrategikoetako bat gizartearekiko harremana indartzea da. EITB zerbitzu publikoa dela eta gizartean eragiteko ahalmena duela aintzat hartuta, gizartearentzako EITB marka gobernua arduratsuaren erreferentzia izan dadila nahi dugu.

Horrekin lortu nahi duguna zera da: EITB Taldeak egiten dituen prozesuek eta enpresa jarduerek herritarrengan konfiantza sortzea, bai gure hedabideak erabiltzen dituztenengan, bai erabiltzen ez dituztenengan.

Hori dela-eta, gizarte erantzukizun korporatiboaren harira, ikuspuntu berri batetik ekin nahi diegu gizartearekiko harremanei, interes-taldeekin parte hartzeko eta komunikatzeko bide berriak urratzeko. Ondoren azalduko dugu hori egiteko modua.

Enpresaren gizarte erantzukizunak honako ezaugarriak ditu:

1. ...EITBren estrategiarekin bat etorrita. Helburua EITBk gizarteari egiten dion ekarpenaren inguruko diskurtsoa argitzea eta indartzea da.

2. ...EITB markaren nortasunaren bost balio nagusien isla: gertukoa, irekia, dibertigarria, abangoardista eta kosmopolita izatea.

3. ...lankidetzazkoa ... interes-taldeekin eta beste kide batzuekin adostutako itunetan oinarritutakoa. Gizarte erantzukizun korporatiboaren estrategiak gizartearekin sarean bat egiteko bide berriak zabaldu dizkigu.

EITBk hasiera-hasieratik garbi izan du zerbitzu publikoa eskaintzeko eta gizartearen eskariei erantzuteko asmoa. Zuzendaritza talde guztiek kontuan izan dute ideia hori.

2008an egindako gogoetari esker, urrats bat eman dugu aurrera. Lehendik abian ditugun ekimenak biltzen dituen eta ekimen horiei zentzua ematen dien plan bat prestatu dugu. Ekintza ildo berriak sustatzen ditu planak.

Eztabaida luze baten ondoren, EITB Taldeak sei dimentsio identifikatu ditu gizarte erantzukizun korporatiboaren alorrean.

1. dimentsioa: Herritarrekin konplizitatea sortzea. Gizarteko hainbat taldek dituzten komunikazio beharrak asetzen dituzten proiektuen bidez.

2. dimentsioa: Euskadiren irudia munduan zehar hedatzea. Kanpoan Euskal Herriaren irudi positiboa sortzen laguntzea da helburua. Gero eta gehiago dira, hainbat arrazoi medio, nazioarteko sareekin harremanak dituzten euskal herritarrak. Dimentsio horrek 2008ko ekainaren 5ean egindako World Cafén agertu zen eskaera bati erantzuten dio. EiTBren gizarte erantzukizun korporatiboaren norabideaz eztabaidan aritu ziren ehun lagun inguru jardunaldi hartan.

3. dimentsioa: Euskararekiko konpromisoa. Herritarrek euskararekin harreman normalizatua izatea eta euskaraz komunikatzearen aldeko harreman emozionala sustatzea da helburua.

4. dimentsioa: Enpresaren iraunkortasuna. Gizarteari balioa emango dion enpresa kudeaketa egitea da xedea, gizarteak finantzatzen baitu EiTBren jarduera, zerga bidez. Enpresa publikoaren kudeaketa egiteko, erreferentziazko eredua garatu nahi da, eraginkortasun irizpideak kontuan hartuta eta emaitza onak erdietsita.

5. dimentsioa: Ingurumenaren arloko iraunkortasuna. Baliabideak erabiltzeko erantzukizunean oinarritutako politikak sustatzea da helburua, ingurumenari ahalik eta kalte txikiena eginez eta gizartearen sentsibilizazioa sustatuz.

6. dimentsioa: Gizarte eta lan arloko iraunkortasuna. Langileekin eta trebakuntza fasean dauden gazteekin erantzukizunean oinarritutako politikak sustatzea da helburua.

2008tik aurrera, sei dimentsio horien inguruan garatu da EITBren gizarte erantzukizun korporatiboaren ikuspegia, dimentsio horietan ezarritako helburuetara bideratutako proiektuak eta ekintza ildoak identifikatuz.