
80ko hamarkadako euskal rock erradikalaren ordezkari ziren Kortatu, Hertzainak, La Polla Records eta Barricada bezalako taldeak, besteak beste, omenduko ditu Iluna konpainiako antzezlan honek.
Euskadi Tropical musika antzezlana estreinekoz hartuko du ostiral honetan, hilaren 19an, Andoaineko Bastero zentroak. Nafarroan emanaldi arrakastatsu anitz eskaini ondoren, Gipuzkoara heldu da obra.
Miguel Goikoetxeandiak zuzenduta, 80ko urteetan Bilbon giroturik dago. Mikel izeneko gaztearen...

Tony Maneroren bizitzari buruzko musika ikuskizun honen 70ko hamarkadako abestiekin gozatuko du Principal Antzokiko publikoak. 30 eta 45 euroren artean daude sarrerak.
Gasteizko eszenatokietara helduko da asteburu honetan bertan Fiebre del sábado noche musikala. Igandera bitartean, Gasteizen izango dira ikuskizuna burutzen duten artistak, Antzoki Zaharrean zazpi emanaldi eskaintzeko asmoz.
Mamma Mia! musikala errealizatu zuten produktore berberak ekoiztuta, 70ko...

Kursaaleko Auditorioak Madrilgo musika talde hau hartuko du ostiral arratsalde honetan, hilaren 19an. Sarrerak 10 euro eta 33 euro bitartean daude salgai.
Egungo pop-rock zitalenaren ordezkaria den Pereza musika taldea Donostiako Kursaal Jauregian arituko da ostiral honetan. Auditorioak hartuko du Rubenen eta Leivaren musika banda eta bertan, bere azken lanaren abestiak interpretatuko dituzte.
Aviones izenburuko lanean bere kanta helduenak entzun...

Bost kontzertu egingo dituzte, Gros, Loiola, Amara eta Ibaeta auzoetako elizetan. Haydn, Mendelssohn, Aita Donostia eta Morricone egileen lanak izango dira bertan entzungai, besteak beste.
Martxoaren 24tik 28ra, Donostiako Musika Sakratuaren XXI. Zikloa egingo dute Gros, Loiola, Amara eta Ibaeta azoetako elizetan. Aste Santua gainean dugula, musika sakratua jorratzen duten bost kontzertu antolatu ditu Donostia Kulturak. Bertan garai eta estilo ezberdinetako lanak izango dira...

Dantza garaikidearen zirkuitoaren seigarren edizioa EAEko 15 udalerritan izango da, abenduaren 26ra arte.
Dantza garaikidearen VI. zirkuitoa urtarrilaren 15etik abenduaren 26ra izango da EAEko hainbat udalerritan. Taularatuko diren lanen eta espazioen kopurua handitu dute aurten. Urtero, programatzen diren ikuskizunen kopurua handitzen dela goraipatu dute antolatzaileek: lehen edizioan sei inguru izan...

Tobey Maguire, Jake Gyllenhaal eta Natalie Portman maitasunezko triangelu batean murgilduta daude eta pantaila txikiko aurpegi ezagun asko, 'Tensión Sexual no resuelta' filman ikusgai.
Zinema-aretoetako esetreinaldiak egun bat aurreratuko dira aste honetan. Asteburu luzea izango dugu eta zinema-aretoetako proposamenak egun bat lehenago heldu dira.
Hamaika urteren ostean, Toy Storyren bigarren zatia gure zinema-aretoetara heldu da, kaus honetan 3D bertsioan. Andy udako kanpaleku...

Zirkoa eta antzerkia nahasten ditu ikuskizunak, ametsen eta irudimenaren mundua aztertzeko. 'Rain' (euria) lanarekin hasi zuten trilogia, eta hau bigarren atala da. 'Nomade' izena du azken lanak.
Martxoaren 18an, ostegunean, Nebbia (lainoa) antzezlana estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian. Espainian zehar bira egingo dute lan honekin, eta Bizkaiko hiriburuko emanaldiarekin ekingo diote bira horri. Cirque Éloize antzerki taldearen ikuskizunak zirkoa eta antzerkia nahasten ditu, eta Rai...

Bernardo Atxagak zuzenduta, Euskaltzaindiaren kultur argitalpenak Irlandara egingo du bidaia, Paddy Woodworth idazle eta kazetaria lagun duela.
Saint Patrick egunaren ospakizunarekin bat eginez, Euskaltzaindiak Erlea aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztu du. Irlanda da zenbaki honetako gai nagusia, eta, hori dela eta, aurkezpena gaur egin da, martxoaren 17an, Irlandako festa nazionalean.
Euskaltzaindiak argitaratzen du Erlea, eta Jose...

Bad Religion, The Hold Steady, Audience eta Bronze dira iragarri berri dituzten beste izenetako batzuk. Azkenean Drive-By Truckers taldea ez da jaialdian egongo.
Bob Dylan Azkena Rock Festival 2010 jaialdian izango da. Abeslariak berak bobdylan.com bere web gunean iragarri duenez, datorren ekainaren 26an kontzertua eskainiko du Arabako hiriburuan.
Bob Dylanekin batera, Bad Religion taldekoak eta Audience Gernikako banda izango dira larunbatean Gasteizko...

320.000 aleko tiradarekin, kalean da jada Daniel Monzonen filmaren seilua. Apirilaren 5ean irtengo da Agora pelikularena. Espainiaren zinemaren inguruko lehen filatelia-bilduma da hau.
Kalean da Espainiar zinemaren inguruko lehen filatelia-bilduma. 2009ko Goya sarietako bi pelikula nagusienen seiluak argitaratu dituzte: Daniel Monzon zinemagilearen Celda 211 lanarena eta Alejandro Amenabarren Agora filmarena. Zinema Akademiaren eta Correos etxearen arteko akordioari esker,...