2010eko martxoaren 15a
eitb.com

Kultura

Erakusketa berriarekin

Gasteizko Sancho el Sabio fundazioak egoitza berria ireki du

Joseba Olagarai - 2009/05/28 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Euskal Herrian aurkitu dituzten sei gramatika liburu zaharrenak biltzen ditu erakusketak. Lapurdiko Pierer d´Urte elizgizonak 1715ean topatutako idatziak dira.

Inprimatu Inprimatu

Sancho el Sabio Fundazioak Gasteizen ireki duen egoitza berria gaur, maiatzak 28, inauguratu dute. Horretarako, erakusketa berezia prestatu dute. Euskal Herrian aurkitu dituzten sei gramatika liburu zaharrenak bilduko ditu erakusketak. Lapurdiko Pierer d´Urte elizgizonak 1715ean topatutako idatziak dira.

Caja Vital Kutxak sustatutako Fundazioak komunikabide bidez azaldu duenez, erakusketako liburuak 1715. urtekoak dira Lapurdiko Pierre d´Urte elizgizonak topatuak. Macclesfieldeko konde ingelesen liburutegian gordeta egon dira urtetan, Sancho el Sabio Fundazioak Sothby´seko enkantean erosi dituen arte.

Modu honetan, sei liburu horiekin prestatu duten erakusketa egoitza berriaren inauguraziorako aprobetxatu dute. Euskal kulturaren inguruko dokumentazio zentro bibliografiko berria Betoñon dago, garai bateko Karmeldar Oinutsen kapera neogotikoan.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako edukiak