2010eko martxoaren 22a
eitb.com

Kultura

Mikel Laboak jasoko du aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

2008/11/11 |
Iruzkina egin

Abenduaren 20an jasoko du domina. Markel Olanoren hitzetan, Laboa euskal kulturaren ikonoetako bat da eta gipuzkoar guztien omenaldia merezi du.

Inprimatu Inprimatu

Gipuzkoako urrezko dominarekin abeslari donostiarrak tradizioa lantzeko egindako ahalegina eta aldi berean, garai bateko abestiak egungo belaunaldiei helarazteko egindako lana eskertu nahi diote. Hala jakinarazi du Foru Aldundiko Kontseiluak.

Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du, Laboa, zalantzarik gabe, euskal kulturaren ikonoetako bat dela eta gipuzkoar guztien omenaldia merezi duela.

Donostian jaio eta bizi den abeslariaren ibilbide eta diskografia goraipatu ditu Olanok, erabakia arrazoituz. Euskal kantugintzan oso estimatua da Laboa, abestietan ahots eta letra paregabeak eman dituen gizona.

Urrezko domina abenduaren 20an egingo den ekitaldi batean emango diote artistari. Izendapen honen berri ematerakoan Aldundiko ordezkariek jakinarazi dutenez, Laboa bera eta bere familia gustura agertu dira albistea jakin dutenean eta erantzukizun handiz jasoko omen dute saria.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako edukiak