Gaur eta bihar, Montecarloko Balletek William Shakespeareren A Midsummer Night's Dream komedian oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute, Donostiako Kursaal auditoriumean.
Jean-Christophe Maillot zuzendaria buru duen konpainiak Ametsa izenburua jarri dio lanari eta Kursaal Fundazioak jakinarazi duenez, emanaldiko errepertorioa klasiko handietan eta konpainiaren sorkuntzetan oinarrituta dago.
Eszenografiaren arduraduna Ernest-Pignon Ernest izango da eta jantziena, berriz, Philippe Guillotel. Emanaldian, gainera, Mendelssohnen, Daniel Teruggiren y Bertrand Mailloten musika entzun ahal izango da.




