Eitbcom



Kultura

Argazki erakusketa

Cas and Gas, Begoña Zubero artistaren erakusketa berria

avatar Publikatua 2008/11/19 | Iruzkinak: 0
Ostiral honetan inaugurutako da Bilboko Marzana Aretoan

Begoña Zubero

Ostiral honetan, abenduak 5, inauguratuko da Bilboko Marzana Aretoan Begoña Zubero artista bilbotarraren erakusketa berria. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan egingo da.

Begoña Zuberok errealitatearen azterketa berezia egin du erakusketan, Armeniako bide bazterretako gasolindegi eta kasinoen irudien bidez. Gasolindegiak Azerbayanekin izandako gerraren bukaeran agertu ziren (1988-1994) eta argi-izpi bat eman zioten herrialdeko linea elektrikoan eta, batez ere, .ordura arte erabat suntsituta zegoen hiriko paisajeari. Gasolindegiek errepideetako bizitza suspertu zuten eta zentzua ematen zioten ibilgailuen joan-etorriari.

Kasinoek berriz, gaua argitu zuten, aukera izkutu eta sugernteak eskainiz. Armeniako hiriguneetan debekatuta dago kasino-jokoa, eta kilometro batzuk urrunago, lasaitasun gehiagorekin, errepideetan zehar banatuta daude Kasinoak. Biak ala biak, gasolindegiak eta kasinoak, kontraste argia markatzen dute Armeniako berezko paisajearekin. Fantasiazko fatxadek eta neoi-argiek beste gasolindegi eta kasino mota batzuk dakarzkigu gogora, seguruenik, armeniarrek imitatu nahi izan dituztenak, baina saiakera horretan, oso urrun gelditu direnak. Horrexegatik dira hain originalak eskaintzen dituzten irudiak.

Cas and Gas Armeniako geografiaren gainean itsatsitako kromo-bilduma gisa aurkezten zaigu. Cas kromoa, Gas kromoarekin aurrez-aurre ipintzea da erakusketaren jolasa, bien estetikak kontrajarriz.

Begoña Zubero artistak Irudi eta Soinu ikasketak burutu zituen Madrileko Unibertsitate Konplutensean eta jarraian, New York-eko Schook of Visual Arts-en osatu zituen. 80. hamarkadatik hainbat erakusketa egin ditu, indibidualak eta taldekoak, Euskal Herriko hainbat lekutan. Besteak beste, Gasteizko Artium Museoan eta Zarautzeko Photomuseumen ikus daitezke bere argazki-obrak. 2007an Córdobako Pilar Citoler Nazioarteko Argazki Saria irabazi zuen.

Argazki-erakusketaren aurkezpena ostiral honetan, azaroak 21, egingo da Bilboko Marzana Aretoan. Begoña Zubero artista berak parte hartuko du 19:30etan hasiko den inaugurazio-ekitaldian.

Cas and Gas erakusketa azaroaren 21etik urtarrilaren 3ra arte egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 20:30etara.


  • Bozketak
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea