Eitbcom



Kultura

Azoka

Getxok hitzordua du komikiarekin eta mangarekin

avatar Erredakzioa - Publikatua 2008/11/29 | eitb.com | Iruzkinak: 0
Ehun salmenta postu inguru aurkituko ditugu igandera bitartean. Ipurbeltz euskal komikiaren inguruko bilduma bat bisitatu ahalko da bertan.

Getxo Komiki Azoka 2007

Iazko edizioko irudi bat

Zazpigarrenez, Getxoko Komiki eta Manga Azoka  asteburu honetan ari da ospatzen. Erabateko protagonista bilakatu da komikia Areetako Geltokia eta Erromoko Santa Eugenia plazetan. Lehenean, azokako karpa nagusia kokatu dute eta bigarrenean, berriz, ekialdeko komigintzari buruzko Manga Gunea.

Bi guneetan ehun salmenta postu inguru kokatu dira, besteak beste, komiki dendetako, liburu denda espezializatuetako, aldizkarietako, fanzineetako eta argitaletxeetako produktuak eskaintzeko. Baina hainbat ekitaldi ere egingo dira hiru egunetan, izan ere, komikizaleen ezinbesteko topagunea bihurtu nahi dute Getxo antolatzaileek.

Urtero bezala, hainbat egile daude azokan, horien artean, nazioartean ospetsuak diren zenbait, adibidez, Gene Ha, Michael Golden, Arthur Suydam, Paco Roca, Luis Duran, Miguel A. Gallardo, Víctor Santos, Jason, Salvador Larroca, Tony Sandoval, Ramón Boldu eta Carlos Gimenez. Azken hori Espainiako komikigile handienetarikoa da eta, aurten, omenaldia egingo zaio artista madrildarrari bere ibilbidea dela eta. Halaber, Ipurbeltz aldizkariari ere egingo zaio omenaldia, urte askotan haurrentzako eta gazteentzako euskal komikiaren erreferentzia izan delako.

Bestalde, hainbat erakusketa izango da aurten azokan. Areetako Geltokia plazako karpan Carlos Gimenezen, Victor Santosen (aurtengo azokaren kartelaren egilea) eta Victoria Frances ilustratzailearen lanak egongo dira ikusgai. Azkenik, Ipurbeltz euskal komiki aldizkariaren inguruko bilduma bat ere bisitatu ahalko da bertan.


  • Bozketak
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea