Eitbcom



Kultura

Literatura sariak

Ramirez eta Izquierdo idazleek irabazi dute Bilbo Hiria-Blas de Otero Poesiako Saria

avatar Publikatua 2008/11/20 | Iruzkinak: 0
Deuda de sal eta Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek lanak saritu ditu epaihamaiak.

Bilbo Hiria-Blas de Otero Poesiako Lehen Sariak gaztelaniazko eta euskarazko irabazleak ezagutzera eman ditu; hain zuzen ere, Extremadurako Jose Antonio Ramirez eta Nafarroako Fertxu Izquierdo izan dira.

Gaztelaniazko mailan, lehen aukeraketan kalitatezko 18 obra bereizi ondoren, Jose Antonio Ramirez Lozanoren Deuda de sal liburua saritzea erabaki dute, aho batez. Poema bilduma hori "bizitzaren inguruko gogoeta lasaia da, bizitzaren larritasun eta itzalen ingurukoa baina baita dohainei buruzkoa ere; gainera, batzuetan tonu metafisikoa du, eta domeinu metriko handia".

Jose Antonio Ramirez Lozano (Nogales-Badajoz, 1950) filologoa, poeta eta narratzailea da. 50 obratik gora argitaratu ditu eta hainbat sari eskuratu ditu bai poesian, bai narratiban. Haur eta gazteen literatura ere jorratu du.

Euskarazko atalean, epaimahai desberdin batek Fertxu Izquierdori eman dio lehen saria Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek lanagatik. Poema bilduma horretan, "ñabardura surrealista oso landuak dituzten irudien aberastasuna" baloratu dute epaimahaikideek.

Fertxu Izquierdo Jimenezek (Iruñea, 1975) hainbat sari irabazi ditu poesian, narratiban eta kazetaritzan; hala nola, Iruñako Udalaren egile berriena, Atarrabiako Udalaren Atarrabiako Pedro edota Gaztezulo aldizkariko Xelebre press saria.


  • Bozketak
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea