Eitbcom



Kultura

Artea eta elkartasuna

Chillida Leku Saharar herria eta haurren babesle

avatar G.R. - Publikatua 2008/11/23 | Iruzkinak: 0
Eskultore gipuzkoarraren museoak Haurraren Egun Unibertsala ospatuko du gaur Sahararen aldeko keinua eginez. Haur eta gazteek doako sarreraz gozatuko dute.

Sahara

Elkartasun eguna goizeko hamar eta erdietan hasi da ipuin, estanpazio eta koadernaketa tailer bat medio. Pisten jokoa aurkituko dute egunean zehar 4 eta 7 urte arteko haurrek. Sarreran, familiek, lau eskulturez osatutako ibilbide bat jasoko dute. Pisten bidez eskulturak aurkitu beharko dituzte. Hena margoen bitartez bisitariek azala dotore jarriko dute baina bisita ez da azal kontuetan geratuko. Ipuin kontalari batek Euskal Herriko eta Saharako kondairak azalduz  bi kulturen ezagutzan murgilduko ditu bertaratzen direnak. Opariek eta txokolate janak gozotuko dute goiza. Ahosabaia asetu ondoren belarrien txanda iritsiko da. Ipuin liluragarriez gozatzeko aukera izango dugu.

Haurraren Egun Unibertsala, Haurraren Eskubideen Onespena ospatuko du Chillida Lekuk. Urtero, museoan, elkartasunera eskeintzen den eguna da, Eduardo Chillida bere bizitzan eta artelanean gidatu zituzten baloreak jarraituz. Oraingo honetan, Jangela Solidarioarekin lan egin dute, Wukroko (Etiopia) 500 umezurtzen elikadurako laguntza proiekturako dirua bilduz eta beraien lanenganako sentsibilizazioa bultzatuz. Egunean zehar lortutako sarreren diru kopurua, elkarte honetara bideratuko da.

Igande honetan Hernaniko museo honek omenaldi bat egingo die haur guztien parte-hartze eta hezkuntzarako eskubideei. Horretarako, 18 urtetik beherako haurrek sarrera dohainik izango dute eta goiz guztian zehar ekintza ezberdinak egongo dira gaztetxoentzat.



  • Bozketak
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • vota
  • Emaitza
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  • 0 boto
Publizitatea