Durangoko Liburu eta Disko Azokara begira 20 bat produktu berri jarriko ditu salgai EITBk. Tartean, Go!Azen liburu eta dvda, Udazken Loreak ETB-1eko programaren fitxak, Gernika el bombardeo eta Días de Gabarra y Gloria liburu eta DVDa eta De cabeza. Para que sirve un psquiatra liburua.
Durangon izango da Go!azen lehen euskarazko filme musikala salgai DVD euskarrian. Go!azenek Apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina zorrotzeko udaleku batean gertatzen den istorioa du ardatz. Bertan dauden 16 bat urteko neska-mutilen abenturak biltzen ditu musika eta koreografiak oinarritzat hartuz. Arrakasta handiz Euskal Herrian barrena ikusi ahal izan den filma ez ezik Go!azen cd-a ere izango da salgai. 12 abestiz osatutako lana da. Lau Teilatu eta Aitormena, klasikoak eta arrakasta handiko beste kanta batzuk biltzen ditu: Ken Zazpiren Ilargia edo The Uskis-en Horrelako eta baita pelikularako beren-beregi konposatu diren bi kanta ere, Go!azen izenburupean bata eta rap estiloko Futbola eta lehia bestea. Kanta guzti-guztiak estilo berrietara egokituak izan dira, eta pelikulako protagonistek grabatu dituzte.
Beste nobedade bat Imanol Villak idatzitako Gernika bonbardaketa liburua da. Izen bereko dokumentalen ikerketarako egindako lana oinarri duen lana da. Dokumentalaren DVDa du osagarri liburuak. Liburuekin jarraituz bada bat Radio Euskadiko Más Que Palabras-i lotua. De Cabeza. Para que sirve un psiquiatra du izenburua. Liburu honek gimnasia mentala praktikatzeko hainbat ideia ematen digu. Imanol Querejeta MQPko lankideak eta Javier Vizcaino irratsaioko zuzendari eta gidariak idatzi dute.
Horrez gain, eskuragai azokan eta saltoki handietan beste liburu bat, Días de Gabarra y Gloria 1982 eta 1984. urteen artean, Athleticek lortutako Liga eta Kopa tituluen historia da. Juan Carlos Latxaga kirol kazetariak idatzi du DVD bat ere barne du,Por el río Nervion Atlhletic-ek gabarra atera zuenekoa oroitzen duena.
Perretxiko eta Udazken Loreak ETB1eko saioaren zaleentzat bada beste produktu bat. Udazken Loreak 48 fitxaz osatutako gida da. Perretxikoak hobeto ezagutzen lagunduko du. ETB-ren Udazken Loreak saioan dago oinarrituta eta Iro Landaluze mikologi aditua dauka aholkulari modura. Perretxikoen fitxaz gainera, sukalde errezetak ere badira sorta honetan.
Euskal Selekzioaren historiaren inguruko dvd-a ere aurkitzen da EiTBk abenduan salgai izango dituen produktuen artean. Selekzio baten ibilbidea dokumentalak Euskadiko futbol-selekzioaren historia jasotzen du, 1937tik hasita. Orduan, Espainiako Gerra Zibilaren erdian, Jose Antonio Agirre lehendakariak Euzkadi zeritzon selekzio bat antolatu zuen, gerrarako dirua biltzeko asmoarekin, nazioarteko partiduak jokatuz. Dokumental hau Euskadiren izena atzerrira atera duten jokalarien bizitzetan dago oinarrituta, Gerra Zibilaren garaian hasi eta gaur egunera arte. Jokalariok bizi izandako gertakizunen bidez eta euren adierazpenen bidez, lan interesgarri, entretenigarri eta hunkigarri bat osatu dugu.
Mihiluze mahai-jokoa berritua ere izango da Durangon. Froga eta galdera berriekin. Astelehenetik ostegunera ETB1en ikusgai dagoen lehiaketan oinarri duen jokoa eskuratu ahal izango dute zaleek.
Betizuak protagonista dituzten liburu, DVD eta jolasak ere badira. Betizu-ren kartak, Betizu Puzzlea, Betizuren domino jolasa, Betizu eta Xangaduko misterioa dvd-a eta liburuak ere bai: Betizu Preschool. Handia egiteko sekretuak; Betizu Preschool. Kike zikina eta Betizu Preschool. Kontuz emeu!.
Beste DVD interesgarri batzuk ere badaude Trikitraka Trikitron Karaokea, Txirri Mirri eta Txiribitonekin kantatzeko aukera eskatzen duen dvda, El Cid-en kondaira, Donkey-Xote, Hartz Maitekorrak eta Haran sorginduaren bila-ren beste atal bat.
Azkenik, Ikasfitxak. Eguneroko fitxak jarri ditu eskuragai EITBk. Haurrek hitz berriak ikasteko oso erabilgarriak. 50 karta daude. Alde batean marrazki bat eta euskarazko hitz bat eta beste aldean, marrazki bera eta hitz bera gaztelaniaz eta ingelesez. Kartak jolasteko erabil daitezke, edo ikasteko, bakarlanean zein eskolan ikasitakoaren errepaso gisara.




