2010eko martxoaren 22a
eitb.com

Kultura

Heletan

EHZ jaialdia, jendez gainezka

Goretti Rodriguez - 2009/07/05 |
Iruzkina egin

Manu Chaok 14 urteotako markak hautsi ditu gau bakarrean 12.000 lagun batuz.

Inprimatu Inprimatu

The Congos.Irudia handitu

The Congos taldearen doinu jamaikarrek amaiera emango diote EHZ jaialdiari.

Euskal Herria Zuzenean jaialdia igande honetan amaitu da, Seun Kuti eta The Congos taldeen zuzenekoekin, besteak beste.The Congos, 1977 an Cedric Myton eta Roydel Johnsonek sortutako jamaikar taldea da. Seun Kuti, Fela Kuti afro beat musika asmatzailearen semea da.

EHZ Heletan (Behe Nafarroan) ospatu  da lehen aldiz eta  musika izan da nagusi bertan. Azken urteetan Zuberoako Idauze Mendin egin izan da jaialdia baina aurten kokalekua aldatu du.

Jaialdiaren bigarren egunean, Arrasateko Des-kontrol taldearen zuzenekoa izan da nagusi. 2008-2009 urtea haiena izan da euskal rock munduan. Durangoko azokan markak hautsi dituzte Hipokresia eta faxismoaren aurka azken lan laburrarekin.

Jaialdiko erregea, dudarik gabe, Manu Chao izan da. Ostiralean berarekin batera izan zituen gonbidatuek kanta ezagunak abestu zituzten. Muguruzak Sarri, sarri eta Dub Manifest klasikoak, adibidez. Bestalde, Safaa Arapiyat rap abeslari palestinarrak Mano Negraren Sid H'Bibi kanta arrakastatsua abestu zuen. Jaialdiko lehen eguneko zuzenekoak The Bellrays talde estatubatuarraren Lila Kekaula abeslariaren ahots indartsuarekin hasi ziren eta Emir Kusturicaren Balkanetako ijitoen rock erritmoekin bukatu.

Igandeko egitaraua:

Eszena nagusia:

· SEUN KUTI AND EGYPT 80
· THE CONGOS
· SEBASTIEN SHULLER

Eszena ttipia:

· THE SPARTEENS
· FIACHRAS
· MIKEL HATS

Musika kolektiboen Eszena:

· MUSIK HERRIA

Animazioak:

HUDALTZAINAK, Pilota partida, Euskara ikastaldia, Bertako ekoizleek osatutako merkatua, Laborantza Ganbarak antolatutako zikiroa Beñat Elizondok alaiturik, Haurren xokoa, WOMBO ORCHESTRA, BOST GEHIO, Baten Bila, TIPUL ETA PUTIL, PIETRUS, Gauzak biltzen, TANEC, Haurren xokoa, joaldunak, txarangak.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea