

Éclats musika antzerkia ikusteko aukera izango da azaroaren 19an Kontserbatorioan. Argazkia: conservatoriovitoria
Carmelo Bernaola Nazioarteko Musika Jaialdiaren VI. edizioa martxan da. Nazioarteko talde ugari izango dira aurten, eta azaroaren 26a arte, arpa, klabe, akordeoi, flauta eta saxofoi doinuak izango dira nagusi jaialdiaren bi egoitzetan: Luis Guridi Musika Kontserbatorioan eta Artium Museoan.
XX.mendeko lanak eta soinu esperimentazioa zein inprobisazioa uztartzen ditu aurten programak, eta nazioarteko hainbat talde eta artista ekarriko ditu Arabako hiriburura: Umze Chamber Ensemble, 3.1 Culturas, Frédérique Cambreling, Inside, Éclats, Fantangueando edo Ensemble Espacio Sinkro, besteak beste.
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatu Lorena López de Lacallek egin du jaialdiaren aurkezpena, eta ekimenaren garrantziaren inguruan hausnarketa egin du: ''jaialdiak ez du pareko askorik geure inguruan eta denborak aurrera egin ahala kultur proposamen gisa sendotu egin den proiektua da hau. Egungo musika eskaintza egiten dio jaialdiak herriari'', esan du diputatuak.
Egungo musika aniztasun hori izango da aurtengoan ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Horrela, XX.mendeko lan klasikoekin batera, beste kultura batzuetako musika, esperiementazioa eta inprobisazioa izango dira nagusi Gasteizen, azaroan.
Ezagutzera eman
Sare sozialak
Lagun bati bidali
EmbedErakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean: