2010eko martxoaren 20a
eitb.com

Kultura

2010eko otsailetik ekainera

Pop eta asiar musika dakarzkigu Kursaaleko egitarau berriak

Erredakzioa - 2009/11/19 |
Iruzkina egin

Mikel Urdangarin, Pereza, Ismael Serrano, Luz Casal eta Asiako soinuak entzungai izango ditugu Donostian Kursaaleko egitarau berriari esker, 2010 urtean zehar.

Inprimatu Inprimatu

kursaalIrudia handitu

Eskaintza zabala eskainiko du Kursaalek 2010erako. Argazkia: EITB

Pop-rock espainiarra, Asiako musika eta euskaldun doinuak dakarzkigu Donostiako Kursaalek 2010eko otsailetik ekainera doan eperako. Guztira, 13 emanaldi prestatu ditu. Eskaintza kulturala zabala izango dira. Pakistanetik datorren ' Sindeko eta Baluchistaneko kantuak eta musikak' izango da lehenengo ikuskizuna, otsailaren 1ean, alegia. Hilaren 14an Japoniako danborrek 'Kodo' emanaldia ekarriko digute. Otsailaren 19an eta 26an euskal musikarien txanda izango da, Xabi San Sebastian eta Mikel Urdangarin, hurrenez hurren. Martxoaren 19an Pereza musika taldea Donostian izango dugu visitan eta apirilaren 17an Ismael Serranoren kontzertua izango dugu ikusgai. Maiatzaren 14an Luz Casal izango da Kursaalen eta ekainaren 12an, Miguel Rios.

Asiako musikak paper garrantzitsua beteko du egitarauan: maiatzaren 1ean, 'Pavakathakali' izeburupean Keralako (India) txontxongiloen ikuskizuna eskainiko digu Kursaalek eta, hilaren 23an, Tayikistaneko, Afganistaneko eta Pakistaneko musikak uztartzen dituen proposamenaz gozatzeko aukera izango dugu. Savion Gloverren azken ikuskizuna, ekainaren 1ean, eta Indiako danbor sakratuen emanaldiak, hilaren 14ean, amaiera emango diote Kursaaleko egitarauari.



Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea
Erlazionatutako tweet-ak