2010eko martxoaren 20a
eitb.com

Kultura

Asteko estreinaldia

'Ice Age 3', Agur izotzari, kaixo dinosauroen lurraldeari

Onintza Aiestaran - 2009/07/02 | Erredakzioa |
Iruzkina egin

Hirugarren atala berritasun ugarirekin dator: umore gehiago, akzio gehiago, irudi efektu gehiago eta bi pertsonaia berri. Kontsulta itzazu zinema-aretoetako ordutegiak.

Inprimatu Inprimatu

Ellie eta Manny mamutak, Diego tigreak, Sid hartz nagiak eta Scrat erbinudeak atzean utzi dituzte Iparraldeko lur hotzak. Eta bizitzan lehen aldiz, lurrazpiko mundu batean murgilduko dira. Lurralde berri horretan landare eta animalia berriak eta paisaia koloretsua aurkituko dituzte.

Ice Age 3 umore, akzio eta irudi efektu gehiagorekin dator. Berritasun teknikoez gain, hirugarren atalak bi erbinude berri izango ditu: Buck dinosauro ehizan aditua den begiokerra eta Scratte Scrat maitemintzen ahaleginduko den erbinudea. Beste behin Carlos Saldanha izango da filma zuzentzeko arduraduna.

Ellie eta Manny mamutak guraso izango dira, Diego tigreak krisi existentziala du, Scrat erbinudeak ezkurraren atzetik darrai eta Sid arazoetan sartuko da. Sid dinosauroen lurrazpiko munduan barneratuko da eta familia osoaren bizia arriskuan jarriko du. Lagun-taldea Siden atzetik abiatuko da. Izan ere, hartz nagiak dinosauroen arrautzak bahitu ditu. Lurralde berria oso arriskutsua da, izaki erraldoiak, landare haragijaleak eta Heriotzaren Amildegia edota Zorigaitzaren Plaka moduko lekuak baitaude. Manny mamuta, Izotz garaiko Ugaztun Handiari gainezka egingo dio lurralde berriaren handitasunak eta taldeko liderra izateari utziko dio.

Ellie mamutaren eta honen haurra egiteko ardura izan du Juan Carlos Navarro marrazkilariak. Alacantekoaren iritziz, "Ice Agen atalik ikusgarriena da", aurreko filmetako izoztutako munduarekin hausten duelako eta kolorez eta izaki berriz beteriko mundu koloretsu batera heltzen direlako pertsonaiak. Ice Age 3 filmak "pertsonaien arteko harremanetan sakontzen jarraitzen du, baina mundu erabat ezberdin eta ezezagun batean" Navarroren iritziz.

Ice Age 3: el origen de los dinosaurios 3D bertsiona ere ikusgai izango da Hegoaldeko zinema-aretoetan. Kontsulta ezazu zein zinema-areto digitaletan ikusi dezakezun.




Iruzkinak:

Ezagutzera eman

Envia a un amigoLagun bati bidali
bidali
EmbedEmbed

Erakutsi eduki hau zure webean edo zure blogean:

Publizitatea